13Azaroa2018

010.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak

Kategoria: Nabarmenak

Errebote Plazako infografia

Alkateak Herritarren Partaidetza Batzordea deitu du

Errebote Plazaren inguruan hitz egingo da

Maite Izagirrek, Herritarren Partaidetzako Udal Batzordeko presidente modura, EH Bilduko zinegotzien eskaerari erantzungo dion bileraren deialdia egin du azaroaren 14rako. Bilera horretan, Udalaren webgunean aurkitzen diren Errebote Plazako birmoldaketa proiektuari dagozkion gai desberdinak landuko dira. Batzordean aurkitzen diren politikariei ez ezik, birmoldaketa lanek zuzenean eragiten dien hainbat entitateen ordezkariei eta “Billabonatar Talde Baten” ordezkaritza bati ere luzatu zaie hitzordu honetarako deialdia.

Alkateak, azpimarratu duenaren arabera, legealdi honetan erabili den gobernu estiloak ez du zerikusirik aurrekoan erabilitakoarekin non inposizio eskema zaharrak alde batera utzi eta elkarrizketa eta solasaldia gailendu diren. Horregatik, Maite Izagirrek aipatu duenez, “Partaidetza Batzordearen bilerak, zalantzak argitzeko eta iritziak gerturatzeko balioko duela espero du”.

Kategoria: Nabarmenak

bizikidetza memoria

Giza Eskubideen eta Elkarbizitzaren Alde

Villabonako Udaleko Memoria eta Bizikidetza Batzordeak (EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko ordezkariez osatuta dagoena) azaroaren 10ean ospatuko den Memoriaren Eguna dela eta prentsaurrekoa burutu du gaur eguerdian Udaletxeko areto nagusian.

Memoria eta Bizikidetza batzordearen izenean, indarkeriaren biktima guztien duintasunarekiko konpromisoa azaldu nahi dugu eta biktima guztiek merezi duten egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea aitortzen dugu. Era berean, inolako kausa politiko, Giza Eskubideen, pertsonen eta bizitzaren balioaren gainetik jarriko ez den etorkizun baketsu baten aldeko apustua egiten dugu.

Bestetik, 2016tik hona Amasa-Villabonako Memoria eta Elkarbizitzaren esparruan egindako ibilbidearen eta lortutako akordioen berri emango da prentsaurrekoan:

  • Alderdi guztiek aho batez erabaki dute Aranzadi Zientzi Elkarteari ikerketa zientifiko bat egiteko eskatzea. Ikerketa horren helburua azken hamarkada luzetan gure herrian bizi izan diren Giza Eskubideen urraketa guztiak biltzea izango da, bai Amasa-Villabonako biztanleek pairatutakoak, baita Amasa-Villabonan bertan gertatu direnak ere. Garrantzitsua baita gure herrian gertatutako egia guztiak jasotzea eta giza eskubideen urraketa ezberdinak pairatu dituzten biktima guztiak aitortuak izatea.
  • Gai honekin lotutako bi dokumental proiektatuko dira Gurea zinean: azaroaren 30an, Mujeres en construcción (Begoña Atin eta Maite Ibáñez) eta abenduaren 14ean, Glencree (Maite Ibáñez). Bi dokumentalak arratsaldeko 19:30etan Gurea Zinean emango dira eta amaitzean haien inguruko elkarrizketa sortzeko aukera izango da. 

Azkenik, Villabonako Udaleko Memoria eta Bizikidetza batzordeak hasi duen bide honekin jarraitzeko borondatea berresten du publikoki; ezinbestekoa deritzo-eta iraganean gertatutakoak berriz gertatuko ez direla bermatzea.

Kategoria: Nabarmenak

autobusa amasa

Ostiralean eta larunbatean Amasara joateko autobus zerbitzu berezia ipiniko da

 

Indarkeria sexista saihestea du helburu nagusia

Udalak, Amasako San Martin jaiak direla eta, lehenengo aldiz proiektu pilotu modura, azaroaren 9 eta 10eko jaietan parte hartu nahi duten pertsona guztientzako gaueko garraio zerbitzu berri bat jarriko du martxan.

Gizarte zerbitzu, berdintasun eta kultur sailak batera antolatutako ekimen honek ondorengo helburuei erantzun nahi die: lehenik eta behin, Samartiñ jaietako parte-hartzea areagotzea; bigarren, oinezkoen segurtasuna hobetu eta ibilgailu pribatuaren erabilerak sortu ditzaken trafiko eragozpenak saihestea; eta azkenik, helbururik garrantzitsuena, emakumeei ostiraleko eta larunbateko jaietan parte hartu ondoren, etxera itzultzerakoan segurtasun handiagoa eta lasaitasuna emango dien indarkeria sexistarekiko babes mekanismo bat eskaintzea.

Honako hau da, azaroaren 9 eta 10ean, ostirala eta larunbata, Olaederra kiroldegitik aterako diren autobusen ordutegia:

Amasara igotzeko
22:30
23:30
00:30
01:30
02.30
03:30

Amasatik Villabonara
22.45
23:45
00:45
01:45
02:45
03:45

Horrez gain, eta udaletxetik garrantzi berezia eman zaiona, edozein emakumek, udalerriko erdigunetik urrunen dauden lekuetara gerturatzeko eskaera egin diezaiokete gidariari (Txermin edo Etxeondo auzoak).

Azpikategoria

Zu hemen zaude: Albisteak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu