15Iraila2019

001.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak

Kategoria: Albisteak

bin 24376405 con 12981511 25484 1

Olaederra kiroldegiko ikastaroetan izena emateko kanpaina martxan jarri da

Honakoa da Olaederra Kiroldegiko 2019-2020 Neguko izen-emate kanpainako informazioa jasotzen duen taula:

Handiago ikusteko, egin Klik gainean.

 

kiroldegiko eskaintza webgunerako

 

Kategoria: Nabarmenak

iraitz web

Ostiralean Iraitz Arrospideri omenaldia egingo dio Amasa-Villabonako herriak

Iraitz Arrospide korrikalari billabonatarrak lasterketa irabazi eta munduko txapeldun izatea lortu zuen pasa den igandean Errumaniako Brasov hirian izandako 50 kilometroko munduko txapelketan. Zalantzarik gabe lorpen handia izan da Amasa-Villabonako herriarentzat eta gure kirolarentzat. Ez da ohikoa gure herrikide bat munduko txapelduna izatea eta amasa-billabonatarrak harro gaude gure artean horrelako maila duen kirolari bat izateaz. Bestalde, azpimarratu nahi dugu gaur egun Inglaterran bizi den arren, Iraitzek publikoki beti erakutsi duen billabonatar izatearen nortasuna.

Guzti honegatik, Amasa-Villabonako Udalak Iraitz Arrospideri omenaldi bat antolatzea erabaki du. Hau esanda, udalak ez du omenaldi hau ekitaldi instituzional soil bat egitera mugatu nahi izan eta gure herrian atletismoaren bueltan lanean aritu diren elkarte eta pertsonekin batera antolatu nahi izan du ekimena. Horregatik, omenaldi honetan herriko korrikalariak eta gurean urtero egiten diren kros eta lasterketak antolatzen aritzen diren elkarte eta herritarrek parte hartuko dute, Iraitzekin batera beraiek izango direlarik protagonista nagusiak.  

Omenaldiaren egitaraua:

  • 18:30etan HAUR KROSA:

12 urtetik beharako neska mutilek parte hartu ahal izango dute eta 18:00etan zabalduko da izena emateko epea. Krosa Errebote plazatik hasiko da eta plaza bertan amaituko da kale nagusitik ibilbide labur bat egin ondoren. Amaieran zozketa bat egingo da eta Iraitz Arrospidek sinatutako kamisetak izango dira sariak.

  • 19:00etan OMENALDI EKITALDIA ERREBOTE PLAZAN.

Amasa-Villabonako udaletik, omenaldi honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu amasa-billabonatar guztiei. 

ZORIONAK IRAITZ! MUNDUKO TXAPELDUN, ALAJAINA!

 

Kategoria: Albisteak

IMG 20190905 111938 033 tokikom 700x700

Amasako Iturrigoxo jatetxea zabalik

Ostegun honetan, hilak 5 arratsaldeko 19:00etan zabalduko da Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxea. Irekiera edo inauguraziora bertaratzeko gonbidapena zabaldu dute eta bertan pintxoak zein edariak dastatzeko aukera izango da.

Pasa den urteko abendutik taberna itxita egon ondoren, abuztuaren 12an amaitu zen jatetxearen ustiaketa esleitzeko prozesua.Idoia Murillo billabonatarra izan da lehiaketa publikoa irabazi eta jatetxe-taberna ustiatzeko ardura hartu duena.

Azpikategoria

Zu hemen zaude: Albisteak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu