Kategoria: Nabarmenak

- 2019 Urria 10
Udalak IBILIAN programa berreskuratu du hainbat eragilerekin elkarlanean
IBILIAN programaren bidez, herrian zehar oinezko ibilaldiak egingo dira eta pertsona helduen osasuna hobetzea da lortu nahi den helburu nagusia.
Ibilaldiak ostegunetan egingo dira, goizeko 11:00etan Errebote plazatik abiatuta. Guztira luzera ezberdinetako lau ibilbide diseinatu dira, parte hartzaileen beharretara egokituta eta nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute. Egitasmo honen bidez pertsona helduen osasuna hobetzeaz gain, belaunaldi ezberdinetako herritarren arteko harremana sustatu eta lagunartean egoteko aukera eskainiko da.
"Zure oinetan dago!" lemapean, zenbait irizpide partekatu nahi izan dira programa honetan parte hartuko dutenekin. Ahal izanez gero, arin samar ibiltzea, oinetako egokiak erabiltzea, ibilaldian zehar ura edatea eta inguruneaz gozatzea dira irizpide orokor horiek.
Elkarlanean garatuko den proiektua
Amasa-Villabonako udalak abiatutako ekimena izan arren, herriko eta inguruko hainbat eragileren lankidetza ezinbestekoa izan da IBILIAN programa errealitatea izan dadin. Horrela, Amasa-Villabonako Santio egoitza, Salbadora jubilatuen etxea, Zubimusu Ikastola, Erniobea BHI institutuak eta Olaederra Kiroldegiak parte hartuko dute eta baita Goxara Laguntza-zerbitzuak, Matia fundazioak, Osakidetzak, Uliazpi-k (Adimen urritasuna duten pertsonak) eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak ere. Udalaren izenean eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu elkarte guztietako ordezkariei programa hau berriro ere martxan jartzeko erakutsitako prestutasunagatik.
DBHko ikasleen parte hartzea
Zubimusu Ikastolako eta Erniobea BHIko DBHko ikasleak Santio egoitzara joango dira ibilaldiak egitera animatzen diren helduak jasotzera eta beren alboan egingo dituzte ibilaldiak. Udalak ikastetxeek ekimen honetan parte hartzeko eduki duten konpromisoa txalotu nahi du.
Amasa-Villabonan, 2019ko urriaren 10ean
Kategoria: Albisteak

- 2019 Urria 04
Mendian zaborra botatzen aritu dira. Onartezina!
Azken aldian, udako hilabeteetan batzuk gure mendietako bazterretan zaborra botatzen aritu direla (Koltxoiak, hozkailuak...) eta hainbat lekutan zaborra jaso gabe utzi dela ikusi dugu. Jokabide hau onartezina da eta honekin amaitu beharra dago. Zein pertsona mota joaten da mendira zaborra botatzera? Horretarako daude garbiguneak.
Amasa-Villabonako Udaletik neurriak hartuko dira horrelako jokabide zikin eta axolagabea dutenen aurka. Horretarako, herritarren kolaborazioa eskatzen dugu: Norbait mendian zaborra botatzen ikusten baduzue, deitu udaltzaingora eta jakinarazi.
Gure mendiak eta ingurune naturala zaindu eta babestu behar dugu eta zaborrak garbigunera eraman behar dira.
Kategoria: Albisteak

- 2019 Urria 02
Udalak 100 urteren bueltan dauden herriko hiru emakume omendu ditu adineko pertsonen nazioarteko egunean
Urriaren 1ean. mundu osoan adineko pertsonen nazioarteko eguna ospatzen daAmasa-Villabonako udalaren izenean, gure herrian adin handiena duten hiru emakumeak bisitatu eta omendu dituzte Beatriz Unzue alkateak eta Arantza Lopez zinegotziak.
- Maria Jesus Lopez Egiluz (103 urte)
- Dolores Mateos de la Iglesia (100 urte)
- Juana Arregi Zalakain (99 urte).
Zorionak eta eskerrik asko bizitza luzean zehar egindako lanagatik eta herriari egindako ekarpenagatik.
Aupa zuek!