Kategoria: Albisteak

- 2020 Azaroa 13
Herriko ostalariak kalera atera dira sektorearentzat laguntzak eskatzeko
Gaur egueradian Erreboteko plazan dozenaka ostalari bildu dira, sektorearentzat laguntza publiko duin eta azkarrak eskatzeko. "SOS OSTALARITZA" karteltxoak eskuetan, ostalaritza sektoreak bizi duen egoera larria mahai gainean jarri nahi izan dute.
Amasa-Villabonako udal ordezkariak, Beatriz Unzue alkatea buru, bertan izan dira ostalariei babesa adierazteko. Udal gobernuak sektorea laguntzeko prestutasuna adierazi du eta horretarako formulak aztertzen ari direla azaldu dute alkatetzako ordezkari politikoek.
Kategoria: Albisteak

- 2020 Azaroa 13
Euskaraldian izena eman dutenek astelehenetik aurrera jaso ditzakete txapak
Azaroaren 16tik aurrera jaso daitezke Euskaraldiko txapak Amasa-Villabonan. Goiz eta arratsaldeko ordutegian, aurrez izena eman dutenek Udaleko Euskara zerbitzura edo Berdura plazara gerturatu beharko dute Ahobizi zein Belarriprest bezala identifikatzen dituzten txapak jasotzera.
GOIZEZ : Azaroak 16, 17, 18, 19
Udaletxeko Euskara Zerbitzuan, 09:00-14:00 ordutegian
ARRATSALDEZ : Azaroak 17, 18, 19
Villabonako Berdura plazan, 18:00-19:30 ordutegian
Ekimenean izena emateko aukera
Oraindik izena eman ez dutenek ekimenean parte hartzeko aukera dute txapak banatuko diren lekuan bertan edo www.euskaraldia.eus web orrian apuntatuz gero.
Kategoria: Albisteak

- 2020 Azaroa 12
Siriako kurduen egoera latzari buruzko erakusketa Gurean
Amasa-Villabonako udalak eta Euskal Fondoak "Exodo, hondakinak aterpe" izeneko erakusketa antolatu dute. Erakusketa azaroaren 12tik 18ra egongo da ikusgai Gurea zineko erakusketa gelan, arratsaldeko 18:30etatik 2030etara (larunbatean 11:30etatik 14:00etara). Erakusketaren egileak Rona elkarteko kide diren Karlos Zurutuza zuzenedaria eta Andoni Lubaki argazkilaria dira.
Erakusketa honek, Turkiako ejerzitoak Sirian bizi diren Kurduen kontra egindako eraso eta sarraskien ondorioz, une hauetan milaka pertsonak bizi duten egoera humanitario larria ikustarazteko aukera eskaintzen du. Komunikabide nagusiek isilarazi egiten duten egoera dramatikoa.
Udaletik erakusketa ikustera gerturatzeko deia egiten diegu herritarrei, ezkutuko tragedia honen berri izan dezaten.