Kategoria: Albisteak

- 2021 Otsaila 22
Jai batzordearen bilera, otsailaren 24an
Gaur egun bizi dugun osasun egoera dela eta, oso zaila izango da 2021eko Santio jaiak ohiko moduan ospatzea. Dena den, kultur jarduera programa bat osatu nahi da eragileekin elkarlanean. Kontuan izan behar da Udalaren lehentasuna Covid-19aren kutsatze arriskuak saihestea dela, beraz, ekitaldi hauek, gehien bat, aire librean izango dira eta segurtasun neurri guztiak errespetatu beharko dira.
Horrela, aukera desberdinak aztertzeko Jai Batzordeak bilera deitu nahi du:
Kategoria: Nabarmenak

- 2021 Otsaila 19
Auzolanerako deia, martxoaren 6an zuhaitzak landatzeko
Amasa-Villabonako udaleko Ingurumen sailak auzolana antolatu du, pinudia zegoen lekuan pagoak eta haritzak landatzeko.
Landaketa lan hauek Onddo-ko borda ondoko lursailetan egingo dira, bertan zegoen pinudia matarrasa bidez moztu da eta orain bertako zuhaitz espezieak landatuko dira. Modu horretan zonalde horretako berezko naturaren berreskurapena lortuko da.
- DEIALDIA: Martxoak 6 larunbata, 08:00etan Amasako plazan. Auzolana goizean zehar egingo da eta bazkalordurako amaituko da.
- IZEN EMATEA: Otsailaren 22tik 26ra http://villabona.eus/eu/ webguneko lehen orrian egongo den galdetegia bete behar da.
Udalak baliabide guztiak jarriko ditu auzolana behar bezala garatu dadin: Onddo ingurura igotzeko autoa, tresneria, landareak etab.
Ingurumen sailak auzolan eder honetan parte hartzeko deia egiten die Amasa-Villabonako herritarrei, denon artean gure ingurune naturala berreskuratzeko parada dugu, anima zaitez!
Kategoria: Albisteak

- 2021 Otsaila 17
Seaska Haur Eskolako matrikulazioetako dirulaguntzak banatu dira
Amasa-Villabonako udalak bigarren urtez jarraian 2020. urtean zehar haurrak Seaska Haur Eskolan matrikulatu dituzten gurasoei zuzendutako dirulaguntzak eman ditu.
Guztira Amasa-Villabonako 8 familiak jaso dute dirulaguntza eta guztira 3.006 euro banatu dira familia hauen artean.
Udal gobernuak dirulaguntza honi buruzko irakurketa positiboa egin du, dirulaguntza hau indarrean izateak gurasoek beren haurrak herriko haur eskola publikoan matrikulatzeko erraztasun bat suposatzen baitu.