Villabonako kontsumitzaile bulegoa herritarrei irekia
- In Albisteak
- Post 2017 Otsaila 10

Amasa-Villabonako Udalak kontsumitzaile bulegoaren zerbitzua eskaintzen die herritarrei 2003tik. Eskualdeko beste herriekin batera partekatzen den zerbitzua da eta Tolosaldeko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa ekimenaren baitan sartzen da.
Doako zerbitzua da, eta aurretik hitzordua eskatuta, zuzeneko arreta pertsonalizatua eskaintzen du. Amasa-Villabonako edozein herritar joan daiteke bertara kontsumo arloan arazo edo zalantzaren bat duenean eta kontsumitzaile edota azken erabiltzaile gisa (hau da, ondasunak erosi edota zerbitzuak erabiltzean azken erabiltzaile gisa egiten badu, eta ez ekoizpen, merkaturatze edo zerbitzuak eskaintzeko edozein prozesutan txertatzeko erosten edo erabiltzen baditu).
Betebeharrak eta zerbitzuak:
- Informazioa eta aholkularitza
- Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesak babestea
- Prestakuntza
- Kontsulta arreta
- Gatazkan dauden aldeen arteko bitartekaritza
- Kexen, salaketen eta erreklamazioen kudeaketa
Tolosaldeko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa
Arduraduna: Ainhoa Orrantia
- Helbidea: Villabonako Udala Errebote Plaza z.g.
- Telefonoa: 616 64 78 35
- Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
- Herritarrentzako harrera ordutegia:A
Ostirala: 09:00 -14:00
(hitzordua aurrez eskatuta behar da)