23Maiatza2019

008.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Burdina Taldearekin akordioa

Burdina Taldearekin akordioa

amasa meatza

Amasamendiko karobiak balorean jartzeko balioko du

Orain dela hilabete batzuk, Udalaren eta Burdina Taldearen artean itxitako aurreakordioaren bitartez, elkarte honetako boluntarioek garbiketa eta zaharberritze lana burutu zuten Amasamendiko Ananerrekako bidean aurkitzen diren karobietan. Gaur, ondare material honen berreskurapenak pauso berri bate eman du Burdina taldearekin sinaturiko akordioaren bitartez.

Alde batetik, Eneko Urdangarin zinegotziak (EAJ) azaldu duen bezala, aurten atontze lanak burutu dira eta 2019ra begira hainbat panel informatibo ipiniko dira labe hauen historiari eta bertan egiten zen kare biziak zituen erabilerei buruz, besteak beste, baratzerako ongarria, baserrietako fatxadetarako eta ukuiluen garbiketarako.

Panel hauetako bat, handiena, Amasako plazan ipiniko da (Kultur Etxearen ondoan). Bertan, karobiak non dauden eta nola joan daitekeen azalduko da. Bidea plazan hasten da eta Aranzabitik barrena, Musturiazpi, Floreaga eta Mikeliartza baserrietatik igaroko da. Gainera, panel hauek jartzeaz gain, esku-orri informatibo bat publikatuko da.

Maite Izagirre Alkatearen ustez, “ondare historiko honek gure herri identitatea indartzen du, belaunaldiz belaunaldi iraganarekin lotura bat sortuz “.

Zu hemen zaude: Albisteak Burdina Taldearekin akordioa
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu