19Apirila2019

008.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Haur Eskolako eraikuntzak itxura berritua du

Haur Eskolako eraikuntzak itxura berritua du

seaska haureskola

Osatuz planak aurrera jarraitzen du

OSATUZ Hirigintza programaren barnean ipinitako bigarren faseko egitarauarekin jarraituz, SEASKA Haur Eskola aurkitzen den eta udalarena den eraikinean berriztapen lanak burutu dira.

Horrela, hiri-birsorkuntza programa honen esparruan, eraikineko aurrealdea berriz margotu da. Urteen poderioz eta grafitiren bat edo besteren eraginez fatxada zaharkitua baitzegoen.

OSATUZ planaren barnean baita ere, Gaztelekuko (elizaren aurrealdean) hesia kolore bakar batez margotu da, horrekin estetika hobekuntza nabarmena lortuz.

Hurrengo asteetan, OSATUZ programako bigarren fasea burututzat emango duten ekintza berriak garatuko dira (hiri-altzariak, elementu apaingarriak, etab.)

Zu hemen zaude: Albisteak Haur Eskolako eraikuntzak itxura berritua du
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu