19Apirila2019

003.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Maite Ibañez zuzendariak eta “Txiki”ren anaiak, Mikel Paredesek, hartuko dute parte urtarrilaren 25ean Villabonan burutuko den giza eskubide eta elkarbizitzaren inguruko zineforumean

Maite Ibañez zuzendariak eta “Txiki”ren anaiak, Mikel Paredesek, hartuko dute parte urtarrilaren 25ean Villabonan burutuko den giza eskubide eta elkarbizitzaren inguruko zineforumean

Glencree

2007an ETA, GAL eta eskuin muturreko 10 biktimen lehen topaketaren esperientzia biltzen duen “Glencree (proceso de paz), el camino recorrido juntos” dokumentala proiektatuko da arratsaldeko 19:00etan Gurea Zinean.


Amasa-Villabonako Udalaren Memoria eta Bizikidetza Batzordeak (konsistorioan zeuden talde politiko guztiek osatzen dute: EAJ, EH Bildu eta EE), legealdi honetan hasitako giza eskubideen aintzatespenaren eta errespetuaren onuran egindako lanekin jarraituz, bigarren zineforuma antolatu du urtarrilaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan, Gurea Zinean.

2013. urtean estreinatu zen eta 2007an Irlandako Glencree hirian burutu zen ETA, GAL eta eskuin muturreko 10 biktimen lehen topaketaren esperientzia biltzen duen “Glencree (proceso de paz), el camino recorrido juntos” dokumentala proiektatuko da. Egun horretan, Maite Ibañez filmeko zuzendariak eta 1975an epaiketa sumarisimoaren ondorioz fusilatu zuten Jon Paredes “Txiki”ren anaia, Mikel Paredesek hartuko dute parte. Azken hau Glencree hiriko esperientziaren parte-hartzailea delarik.

EITBrako K 2000, S. A. U. enpresak ekoitzitako filmak Eusko Jaurlaritzako Terrorismoko Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzatik sortutako prozesu aurrendaria islatzen du eta 2007 eta 2012 bitartean Glencree hiriko Bake eta Adiskidetze Zentroan mota desberdinetako biktimak bildu zireneko esperientzia kontatzen da. Esperientzia hau sekretuan gorde zen 2012. urtera arte, orduan, publikoki aurkeztu zen ETA, GAL, eskuin mutur eta poliziaren abusua jasan zuten 27 biktimen bizipenak biltzen zituen dokumentuarekin batera, bertan, “jasandako biolentzia guztiak, oinarrian bidegabekoak” zirela adierazten zelarik. Dokumentalaren proiekzioaren ondoren, Maite Ibañez eta Mikel Paredesek publikoaren galde eta hausnarketei erantzungo die.

Herritarrak horrelako doako ekitaldian parte-hartzera animatu nahi da Udaletik, ziur baikaude, orainaldi zein etorkizunean, Bakearen Kulturaren balioetan eta biolentziarik gabeko gizarte batekiko konpromisoa indartzen lagunduko duela ekintza honek. Amaitzeko gogorarazi, honako hau dokumentalen zikloko bigarren hitzordua dela, lehena azaroaren 30ean burutu baitzen; “Mujeres en construcción” dokumentala proiektatu zen eta Begoña Atín eta Dori Monasterio izan ziren gonbidatuak.

Zu hemen zaude: Albisteak Maite Ibañez zuzendariak eta “Txiki”ren anaiak, Mikel Paredesek, hartuko dute parte urtarrilaren 25ean Villabonan burutuko den giza eskubide eta elkarbizitzaren inguruko zineforumean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu