06Apirila2020

008.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Diru-laguntza berriak irisgarritasun proiektuetarako

Diru-laguntza berriak irisgarritasun proiektuetarako

BARANDILLA LARREA 4
Instituzio arteko kolaborazio plangintza sendotzen du

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak laguntza ekonomiko berriak eskaini dizkio Udalari. Laguntza hauek OSATUZ Herrigintza planaren barruan kokatzen dira. Modu honetara, mugimendu urritasuna duten pertsonentzako irisgarritasuna bermatzen duten proiektuak garatzen jarraitu ahal izango da.

Urte honetarako, eskainitako laguntza 7.500 €koa da eta 2020 urterako, 8.300 €ko beste ordainketa bat aurreikusten da. Eusko Jaurlaritzaren laguntza guzti hauek, Larrea auzoko (1, 16-17 zenbakiak) irisgarritasuna hobetzeko proiektuan txertatzen dira, proiektu horrek, oinezkoen pasabidea handitzea, heldulekua, areka eta sarbideko arrapala aurreikusten ditu. Alkatearen ustetan, laguntza hauek garrantzitsuak dira bi arrazoiengatik: alde batetik, hiri eremu inklusiboen aldeko apustua sendotzen duelako, eta bestetik, legealdi honetan Udalak abiatutako instituzio arteko kolaborazioaren lerroarekin jarraitzen duelako.

Zu hemen zaude: Albisteak Diru-laguntza berriak irisgarritasun proiektuetarako
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.