Kolorez Kolore Kanpaina. 2. Fasearen aurkezpena

 

Kolorez kolore 2kanpaina
Amasa-Villabonak Tolosako Mankomunitateak gaikako bilketaren inguruan jarritako helburuak soberan betetzen ditu

Udal kudeaketaren ardatzik garrantzitsuenetarikoak jasangarritasuna eta ingurugiroaren defentsa izan dira. Horrela, legealdi honetan, udal ibilgailuak berritu dira, kotxe hibrido GLP-Gasolina motorduna erosi (gutxiago kutsatzen duena) eta hemendik gutxira obretako brigadarentzako ibilgailu elektriko bat iritsiko da. Ibaien errekuperazioari dagokionez, Udalaren apustua Oria ibaitik presak kentzea izan da, lehenengoz urte askoan izokinak Villabona eta Tolosara iristea ahalbidetu duena.

Izagirrek esan bezala “argiteri publikoari dagokionez, udaran errealitate bilakatuko da energia aurrezpenean eta jasangarritasunean oinarrituriko sistema berria. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko tailerretan ere parte hartu dugu etxeetako argi kontsumoa modu arduratsuan egiteko.”

Eta azkenik, 5 edukiontzietan oinarrituriko gaikako sistemaren bitartez, Amasa-Villabona gaikako bilketan daturik hoberenak lortu dituen Tolosaldeako 5.000 biztanletik gorako herrian bilakatu da, eta baita Gipuzkoa mailako lehenengoetarikoan ere (%80a baino gehiago lortuz).

Eneko Urdangarin zinegotziak aipatu bezala, Amasa-Villabonak “Tolosako Mankomunitateak gaikako bilketaren inguruan jarritako helburuak soberan betetzen ditu. Ez portzentaiari dagokionez bakarrik, baizik eta denboretan ere. Udalean lan egiten den kontzeptuetako bat etenik gabeko hobekuntza da, eta horregatik, lorturiko datuetan geratzeaz gain, zaborren kudeaketan zerbitzu on bat eskaini eta helburuetan markaturiko datuak hobetzen saiatu behar gara.”

Zerbitzua hobetu eta gaikako bilketako portzentaiak igotzeko helburua lortzeko, 2018an “Kolorez kolore” sentsibilizazio kanpaina jarri zuen Udal Gobernuak martxan, bilketari buruzko galdetegi batekin batera.

Egun, edukiontziak modu egokian erabiltzeko eskuliburu bat etxe guztietara banatu ostean, eta galdetegitik lorturiko emaitzekin, “Kolorez Kolore” bigarren fasean sartu da, ekimen garrantzitsuenak honakoak izanik:

 

Hurrengo Pausoak:

Hurrengo pausoei dagokionez, gaikako bilketa sisteman pauso berri bat eman nahi du Udalak. Gai hau garbiguneei dagokien arren, hainbat produkturen bilketa herritarrei hurbildu nahi zaie, birziklapena era egoki batean egiteko.

Herriko hainbat guneetan edukiontzi bereziak ipiniko dira non bonbilak, telefono mugikorrak, kargadoreak, aerosolak, radiografiak, bateria txikiak, CD eta DVDak, botoi-pilak… jasoko diren.

Horrez gain, hainbat gai solidarioei laguntza emateko ekimen batean pentsatzen ari da Udal Gobernua, edukiontzi dekoratiboak ipiniz plastikozko tapoiak bertan botatzeko.