Oharra: maiatzaren 23an trafiko mozketak egongo dira WWT EMAKUMEEN XXXII. TRIRRINDULARI BIRA dela eta

EMAKUMEAK TRIRRINDULARI LASTERKETA

WWT Emakumeen XXXII. Txirrindulari bira lasterketa dela eta,

maiatzak 23an, errepide mozteak eta auto-ilarak izango dira Amasa-Villabona, Zizurkil, Asteasu eta Aduna herrietako errepideetan.

Udaltzaingoen gomendioaren arabera, tarte horretan autoa ez erabiltzea gomendatzen da.

 

UDALTZAINGOAREN OHARRA: 

 

OHARRA ERDIGUNERAKO: 

ORDUA: 16:00-ETATIK 18:00-ETARA

AIPATUTAKO TXIRRINDULARI PROBA HAU VILLABONAKO KALEETATIK PASAKO DA BEHIN BAINO GEHIAGOTAN, BERAZ TRAFIKO ARAZOAK IZANGO DIRA HERRI ERDIGUNEAN.
TOLOSAKO NORANTZAN, N-1 ERREPIDEKO AGARAITZEKO SARRERA ITXITA EGONGO DA, BERAZ, ETXEONDOKO GASOLINDEGIKO SARRERA EGONGO DA SOILIK IREKITA.
DONOSTIAKO NORANTZAN, AURRENEKO SARRERA ERE ITXITA EGONGO DA.
VILLABONAKO HERRI SARRERA ITXITA EGONGO DA ELIZAKO ALDETIK.
ERA BEREAN AUTOBUS GELTOKIAK TOKIZ ALDATUKO DIRA ORDU HORIETAN.

 

OHARRA AMASARAKO: 

ORDUA: 13:00-ETATIK 18:30-ETARA

AIPATUTAKO TXIRRINDULARI PROBA HAU AMASAKO ELIZA PAREAN AMAITUKO DA, BERAZ TRAFIKO MOZKETAK IZANGO DIRA AMASAKO PLAZA INGURUAN. MOZKETA BURUTZEN DENEAN BIDE ALTERNATIBO BAKARRA LARREA AUZORA DOAN ERREKATXO ONDOKO BIDEA IZANGO DA.
ERA BEREAN, 16:00-ETATIK 18:00-ETARA VILLABONAKO ERDIGUNEA ITXITA EGONGO DA.

Irudia: Aiurri