Bihar, maiatzak 22, Arratzainen entrenatuko du Realeko Gizonezkoen lehen taldeak

reala entrenamendua
Goizeko 11:00tan hasiko da entrenamendua

Amasa eta Villabona batu zireneko 400.urteurrenaren harira, Arratzaingo futbol zelaian entrenatuko du Realeko gizonezkoen lehen taldeak.
Herriko hezkuntza zentro desberdinetako ikasleak bertaratuko dira eta beraien jokalariak ikusi eta entrenamenduaz gozatzeko aukera izango dute. Amaieran argazkia ateratzeko eta autografoa eskatzeko aukera ere izango dute.

Amasa-Villabonarentzat gozamena da jokalari hauek bertan izatea. Topaketan zehar, Realeko Zuzendaritzak oroimen bat eskainiko dio Udalari eta berdina egingo du Udalak, herri guziaren izenean.

Mezu honen bitartez herritar guztiak animatu nahi ditugu Arratzaingo futbol zelaira hamaiketarako gerturatu eta ekimenean parte hartzera.