Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza garrantzitsua

AMASAKO BIDEA BUKATUTA
Andrestoki eta Aztaingo bidea asfaltatzeko erabiliko da

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Sailak, Andrestoki eta Aztain baserriei sarbidea ematen dien Fraisoro bideko goiko zatia konpondu eta asfaltatzeko diru-laguntza garrantzitsua eskaini berri du.

Errepideetako Sailak, urte askoan egoera txarrean zeraman eremu hau berritzeko Udalak egindako diru-laguntza eskariari positiboki erantzun dio.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 31.400 € ordainduko ditu eta kantitate horrek, Udalak datorren hilabeteetan egingo den konponketa lanetarako bideratutako fondo propioen laguntza modura balioko du. Bide honen berregokitzapena, legealdi honetan Amasamendin (Sandra, Lizarraga…) egin diren besteei gehitzen zaio. Zenbakiak ikusita, aurreko urteetakoekin alderatuta, landa eremuko bideetan egindako inbertsioak nabarmenki handitu dira.