Sacem zubiko obretarako kasetak ipini dira

caseta sacem
Azken asteetan iragarri den moduan,

laster hasiko dira Sacem zubiko lanak. Gipuzkoako Foru Aldundiak Altuna y Uria S.A. enpresak burutuko dituen eraberritze lanak onartu ditu eta horien helburua, zubia berritzea izango da, trafikoarentzako eta oinezkoentzako banatutako eremuekin irisgarritasuna hobetuz.

Obretarako kasetak ipini dira jada eta informazio panel bat ere ipiniko da egun gutxi barru.