Ura eta zaborren tasak ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu da

zaborra eta ura tasak

Amasa-Villabonako Udalak uraren eta zaborren tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei zuzendutako diru-laguntzak jarri ditu martxan. Diru-laguntza hauek jasotzeko eskaera udaletxeko behe solairuan dagoen herritarren arreta zerbitzuaren bulegoan egin beharko da.

Eskaera egiteko epea datorren urriaren 11n amaituko da eguerdiko 14:00etan.