14Abendua2019

002.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Edukiontziak errazago zabaltzeko pedalak ezarri dira

Edukiontziak errazago zabaltzeko pedalak ezarri dira

IMG-20191126-WA0002

Amasa-Villabonako udalaren eskaerari erantzunez, Tolosaldeko Mankomunitateak errefuxa eta organikoa biltzen diren edukiontzietan palanka edo pedalak ezarri ditu, jendeak erraztasun handiagoarekin ireki ahal izan ditzan. Gaur, azaroaren 26an hasi dira aipatutako palanka edo pedalak jartzen eta aste honetan herriko edukiontzi guztietan instalatuko dira. Etxeondotik hasi dira eta edukiontzi guneak banan banan pasako dituzte Andoaingo norabidean.

Udaletik gogorarazi nahi dugu lehenik txartela pasatu behar dela irakurgailutik eta ondoren zapaldu behar dela pedala, txartela pasa aurretik pedala zapalduz gero, ez baita tapa irekiko. Egun hauetan pedal horiek jartzen ari diren bitartean, hondakinak edukiontzien ondoan jarritako kuboetan bota mesedez.

Honako ekimenak hainbat herritarrek egindako eskaerari erantzuten dio, izan ere hainbat pertsonak (batez ere adinekoek) arazoak izan dituzte etxeko hondakinen poltsa errefuxa eta organikoaren edukiontzietan sartzeko, horretarako bi eskuak aldi berean erabili behar zituztelako. Aldaketa honekin modu erosoago batean bota ahal izango da poltsa dagokion edukiontziaren barrualdera.

Zu hemen zaude: Albisteak Edukiontziak errazago zabaltzeko pedalak ezarri dira
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu