Euskararen eguna Amasa Villabonan

WEBerako kartela

Amasa-Villabonako Eskaran Ados! mahai parte hartzaileak #Hitzolariak ekimena antolatuko du aurtengo euskararen egunean. Tolosaldeko Galtzaundi euskara taldeak gure eskualdeko 28 herrietan garatuko duen ekimen honen bidez, euskarak, gure hitzkuntzak dituen hitz bereziak bildu nahi dira plazetan. 

Gurean, Malkar plaza izango da euskararen eguneko elkargunea. Bertan ezarriko da euskarazko hitzak zintzilikatzeko sarea, gpogoan izan hitzaz gain bere esanahiak ere idatzi beharko dela. Hitzak hiru motatakoak izan daitezke: Amasa-Villabonan edo inguruko herrietan soilik erabiltzen diren hitz bereziak, gizarteko sektore jakin bateko hitzak edota asmatutako hitzak baina esanahi berri bat emanda.

EGITARAUA:

Amasa-Villabonako udaletik, herritar guztiak animatu nahi ditugu ekimen honetan parte hartzera. Euskaraz bizi nahi dugulako!