Koronabirusari aurre egiteko gida, haurdun dauden edo berriki haurra izan duten emakumeentzat

mujer-embarazada 0

Osakidetzak haurdun dauden edo umea berriki izan duten emakumeentzako informazioa eman du, koronabirusari aurre egiteko aholku espezifikoak izan ditzaten. Jarraian, gida hori zehaztuko dugu.

-Haurdun dauden emakumeek infekzioa izateko arrisku handiagorik al dute? Gaixotasun larria izateko arrisku handiagorik al dute? Oso datu gutxi daude eskura COVID-19ak eragindako haurdunei buruz, baina badirudi haurdun dauden emakumeek ez dutela infektatzeko arrisku handiagorik. Koadro klinikoari dagokionez, eta betiere ahalik eta kontu handienarekin (eskuragarri dagoen informazioa mugatua baita), esan daiteke haurdun dauden emakumeek duten klinika, itxura batean, ez dela gainerako herritar gazte eta osasuntsuena baino larriagoa.

-Nola babestu koronabirusaren aurrean, haurdun bazaude? (Munduko Osasun Erakundearen aholkuak) Haurdunek gainerako herritar guztientzakoak diren neurriak ere hartu behar dituzte, COVID-19 gaitzaren aurrean, gomendio hauen bidez:

-COVID-19 duten emakume haurdunek transmititu ahal diote birusa fetuari edo jaioberriari (transmisio bertikala)? Ikertzen ari diren kontu bat da. Oraingoz, haurdunaldiaren hirugarren hiruhilekoan infekzioa hartzen duten emakumeen artean ez dago COVID-19 birusa transmititzearen ebidentziarik. Dena den, informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu emaginari edo ginekologoari.

- Bularra ematerakoan amak COVID-19 gaixotasuna izatea lotuta al dago bularreko umearentzako arrisku potentzial batekin? Ez dago nahikoa datu gomendio irmorik emateko COVID-19 birusak infektatutako emakumeek bularra ematearen inguruan. Hala ere, azpimarratu behar da bularra emateak onura asko dakartzala, hala nola, amarengandik umearengana antigorputzak igarotzea COVID-19aren aurrean.Horregatik, egungo ebidentziaren aurrean, umea jaiotzen denetik bularra emateari eustea gomendatzen da, betiere jaioberriaren eta amaren baldintza klinikoek ahalbidetzen badute.

Osasunaren Mundu Erakundeak bularra emateari eustea gomendatzen du, bai kutsadura baieztatuta duten amen kasuan, bai kutsatuta egon daitezkeenen kasuan, betiere tantek eta kontaktuak transmititzen dituzten mikroorganismoen ondoriozko infekzioa prebenitzeko neurriak mantentzen badira.Gaixotasun larria duten amen kasuan, esnea ateratzea gomendatzen du.

Bularra ematen duten amentzat, jaiotzaren ondo-ondoko alditik kanpo infektatzen badira COVID-19arekin, edo infektatu izanaren susmoa badago, prebentzio-neurri zorrotzak hartzea gomendatzen da (eskuen higienea eta aurpegiko maskara), eta jaioberriari bularra ematen jarraitzea. Beste aukera bat litzateke esnea ateratzea, prebentzio-neurri zorrotzak hartuta, eta hura zaintzaile osasuntsu batek ematea jaioberriari. Ez da beharrezkoa ateratako esnea pasteurizatzea jaioberriari eman aurretik.

-Haurdunaldian COVID-19 duten ametatik jaiotako haurtxoek kontrako emaitzak izateko arrisku handiagorik al dute? Kasu-azterketak mugatuak dira. Haurdunaldian COVID-19rako positiboak diren ametatik jaiotako haurtxoen erditze goiztiarren kasu batzuk jaso dira, baina amaren infekzioarekin korrelazio argirik izan gabe.Gaur egun, ez dakigu haurdunaldian COVID-19 bidezko infekzioarekin lotutako goiztiartasun-arriskua zein den. Era berean, ez dago informaziorik COVID-19 duten haurtxoen edo umetokian COVID-19a eragiten duten birusaren arriskupean daudenen osasunean epe luzera dauden ondorioei buruz.

-GOGORATU: Munduko Osasun Erakundeak berretsi du haurdun dauden emakumeek eta umea berriki izan dutenek, COVID-19 gaitzak kutsatuta daudenek ere, ohiko hitzordu medikuetara joan behar dutela, eta ez dutela zertan bertan behera utzi pandemiagatik. Horrez gain, eskatu die herrialdeei lehentasuna ematea sintomak dituzten haurdunei beharrezko probak egiteko.