21Urria2020

004.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Oporrak Bakean programa, bertan behera geratu da

Oporrak Bakean programa, bertan behera geratu da

sahara 1

Udan haur sahararrak harreran hartzeko Oporrak Bakean programa bertan behera utzi behar izan dute Covid-19ak sortutako egoera dela eta, Saharako Ordezkaritzak adierazi duenez. Tolosaldeko Oporrak Bakean programako arduradunek esan dute oso kezkatuta daudela.

Mundu osoan ematen ari den egoera dela eta 2020ko udarako Oporrak Bakean programa ez egitea erabaki dutela esan du Espainiar estatuko Saharako Ordezkaritzak. Erabakia "mingarria" izan dela esan dute, baina euren ustez erabakirik egokiena dela adierazi nahi izan dute. Hala ere, saharar herria indartsu eta bateratuta dagoela azpimarratu nahi izan dute, "irmo dago horrenbeste sakrifizio eskatu dizkion helburu zintzoak lortzeko".

Tolosaldeko Oporrak Bakean programaren koordinatzaileak, Ana Traperok, esan du kezkatuta daudela: "Orain kezkatzen gaituena da haurrek nola pasako duten uda kanpamentuetan, bertako uda gogorreko baldintzetan".

Fronte Polisarioak esan du jakitun dela elkartasun mugimenduak "konpromiso politiko, moral eta humanitarioa" eskatzen duela eta lanean jarraituko duela haurrek uda honetarako dituzten behar anitzak asetzeko programa alternatibo bat aurkitzeko. Errefuxiatuen kanpalekuetako haurrek bizi duten muturreko egoera arindu behar dela ere esan du.

Amasa-Villabonako udalak ere, Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideak bezalaxe, bere kezka eta ezinegona adierazi nahi du Oporrak bakean ekimena bertan behara uzteak ekar ditzakeen ondorioengatik. Izan ere, Oporrak bakean egitasmoak mesede handia egiten die saharar errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren haurrei, beren osasun egoera hobentzen laguntzen duelako eta udan Argeliako basamortuan izaten diren baldintza termiko oso gogorretatik irteteko aukera eskaintzen dielako. Hau kontuan izanda, kezkaz bizi dugu haur guzti horie etorkizun hurbilean jasan beharko duten egoera eta oso albiste tamalgarria da aurtengo udan haur saharrarak gure artean ezin eduki izana. 

 

Zu hemen zaude: Albisteak Oporrak Bakean programa, bertan behera geratu da
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.