Amasako hilerria eta Altzingo iturria berriro ere zabalik

hilerri iturri

Covid-19aren osasun larrialdiaren eraginez, hainbat astez itxita egon ondoren, udalak Amasako hilerria eta Altzingo iturria zabaltzea erabaki du gaur. 

Hilerriaren jasuan, udalak arduraz jokatzea eskatzen du eta jende pilaketak saihestea. Beraz, hilerrira banaka joateko gomendioa luzatzen da eta hilerriko esparruan 10 pertsonako gehienezko aforoa ezarri da.

Larrialdi egoera eta konfinamendua ezarri zenean, udalak Altzingo iturria istea erabaki zuen, jende ugari bertara joaten baitzen ura hartzera eta hori etxetik ateratzeko arrazoi nahikoa ez zela iritzita. Momentu honetan konfinamendua arindu da eta horregatik iturri hau irekitzea erabaki da.

Udaletik beti pertsonen arteko 2 metroko distantzia mantentzeko deia egiten dugu.