Garbiguneak zabalduko dira eta traste zaharren bilketa martxan jarriko da

garbigune weberako

Tolosaldeko Mankomunitateak, datorren astean hainbat zerbitzu berriro ere martxan jarriko direla iragarri du.

TRASTE ZAHARREN BILKETA:

Maiatzaren 11tik aurrera, traste zaharren bilketa zerbitzua berreskuratuko da. Gogoan izan zerbitzu honen bitartez bolumen handiko hondakinak jasotzen direla, hala nola, altzariak, koltxoiak, sofak eta etxeko tresna elektrikoak.

Trasteak ateratzeko ordutegia: Asteazkena 20:00-22:00

Garrantzitsua da, bilketa egutegia errespetatzea, kaleak garbiak mantendu ahal izateko, eta hondakinak atera aurretik mankomunitatera abisua pasatzea 943676216 telefonoan edo web orriaren bitartez.

Amasa-Villabonako udaletik, trasteak ateratzeko ordutegia beti errespetatzeko eta aurretik Mankomunitatera deitzeko deia egiten dugu. Inork ez du herria trastez beteta ikusi nahi ezta? ba horretarako trasteak soilik asteazkenean eta 20:00etatik aurrera atera mesedez. Izan gaitezen arduratsuak.

GARBIGUNEAK:

Maiatzaren 11tik aurrera ere Garbiguneak irekita egongo dira erabiltzaile guztientzat; gremio profesional eta udaletako zerbitzuaz gain, partikularrek ere erabili ahal izango dituzte, ohiko ordutegian:

Andoaingo Garbigunea:
astelehenetik ostiralera, 9:00-12:30 eta 16:00-19:00 bitartean.
larunbatetan, 9:00-13:30

Tolosako Garbigunea:
astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 eta 15:00-17:30 bitartean.
larunbatetan, 9:00-13:30

Instalazio hauetan, hainbat motako hondakinak jasotzen dira: altzariak, egurrak, burnikiak, obra hondakinak, lorategi-kimaketa hondakinak eta etxeko hondakin arriskutsuak, besteak beste.