Ostegunetik aurrera herriko pilotalekuetan jokatzeko aukera

AF1QipO7R9lRj2-lAiL9r6GnCOe12bzpKMkEGY ydNVuw408-h306-k-no

Ekainaren 4tik aurrera (osteguna) pilotan federatu gabe dauden herritarrek Villabonako Behar Zana, Olaederra kiroldegiko eta Amasako pilotalekuetan pilotan jokatzeko aukera izango dute.

Pilota jokoko modalitate ezberdinetan jokatzeko aukera izango da: eskuz, palaz, joko garbian, frontenisean... Baina Covid-19aren osasun larrialdi egoeran jarraitzen dugunez, bete beharreko segurtasun baldintzak ezarri ditu udalak:

- Aurretik ordua hartu behar da: 943693980 telefonoan.
- Gehienez 2 pertsonak jokatu ahal izango dute aldi berean.
- Ezingo da pilotan jolastera ez den beste ezertarako sartu pilotaleku barrura.
- Aldagelak ezingo dira erabili.