Datorren astetik aurrera, Gizarte Zerbitzuek aurrez aurreko arreta eskainiko dute berriro

gizarte

Aurrez aurreko arreta pertsonalizatua Covid-19aren krisia baino lehen egiten zen bezala ezingo da eskaini eta normaltasun horretara iristeko prozesua mailaz maila egingo da.

Oraindik arreta telematikoa lehenetsiko da eta Gizarte Zerbitzuetako teknikariek erabakiko dute zein pertsonari emango dioten aurrez aurreko zita. Herritarrek ezingo dute Gizarte Zerbitzu sailera zuzenen joan, aurretik udaletxeko behe solairuan dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuan jakinarazi beharko dute hitzordua dutela.

Hitzorduen ordutegia ondorengoa izango da: 8:00tan; 9:30tan; 11:00tan; 12:30tan. Egun bakoitzean teknikari batek hartuko ditu zita hauek.