Amasa-Villabonako elkartasun sarea antolatzeko batzar irekia, asteazkenean 19:00etan udaletxean

Elkartasuna facebook

Amasa-Villabonako udalak, egoera ekonomiko larriagatik gizarte bazterketa arriskua bizi duten herritarrei laguntzeko, elkartasun sare herritarra egituratzeko asmoa azaldu du. Covid-19aren krisiaren garairik zailenetan, herritar ugarik gehien behar zutenei laguntzeko boluntario gisa lan egiteko prestutasuna azaldu zuen eta udalak dinamika solidario horrti jarraipena emateko aukerak aztertu nahi ditu, etorkizunean ere gehien behar duten herritarrek boluntarioen laguntza eta babesa izan dezaten. 

Azken hilabeteetan elikagai bilketa eta banaketarekin ere ikusi da, egoera zaurgarrian dauden pertsonen alde lan egiteko prest dauden herritar ugari daudela eta aurrerantzean dinamika horrekin jarraitu ahal izateko baliabideak jartzeko prest dago udala.

Auzolana eta bolondres lana izango lirateke elkartasun sarearen ikur eta ezaugarri nagusiak eta udalak momentu bakoitzean beharko liratekeen baliabide eta tresnak martxan jarriko lituzke.

Guzti honi buruz hitz egiteko, udalak batzar irekia deitu du:

Ekainak 17 asteazkena, 19:00etan udaletxeko batzar aretoan

Izena emateko: