09Abuztua2020

004.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Elkartasuna sarearen II. batzar irekia

Elkartasuna sarearen II. batzar irekia

Elkartasun sarea II

Amasa-Villabonako elkartasun sareak lehen urratsa eman zuen pasa den ekainean eta orain bere jarduna definitzen hasteko garaia izango da.

Boluntarioz osatutako herritar sare honen helburu nagusia, pobrezia egoeran edo bazterketa sozialaren arriskuan dauden pertsonei beraien oinarrizko beharrak asetzen laguntzea izango da. Auzolana eta elkartasuna ardatz, pertsona guztiek eskubide guztiak izan ditzaten lan egiteko elkargunea izango da. 

Gai nagusia: Pobrezia egoera larria bizi dutenentzako elikagaien bilketa eta banaketa

Elkartasun sareak bere gain hartuko duen lehen zeregina, pobrezia egoera larria bizi duten herriko pertsonentzat elikagai bilketa eta banaketa egitea izango da. Udaleko Gizarte zerbitzuen sailarekin elkarlanean eta Gipzukoako elikagai bankuarekin hitzarmena eginda, elikagaiak eskuratzeko zailtasunak dituzten familiei lagunduko zaie, oinarrizko beharren artean oinarrizkoena den hau bermatuta izan dezaten.

Egitasmo honetarako, udal ordezkariek proposamen bat jarri dute mahai gainean, eta 2. batzar honetan proposamen hau jorratuko da.

Hemen kontsulta dezakezue udal gobernuak osatutako proposamenaren dokumentua: Elkartasun sareari proposamena

Bestalde, udalak Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin sinatutako hitzarmenaren ondoren, elikagai bankutik Amasa-Villabonara ekarriko diren elikagaiak banatzeko protokoloa ere aurkeztuko da batzar ireki honetan. Protokolo honen bidez, banaketa behar den bezala egingo da, elikagaiak jasotzen dituzten pertsonek behar hori dutela eta elikagaiak behar hori asetzeko helbururako izango direla ziurtatuz. Kontrola eta seriotasuna oso garrantzitsuak izango dira.

Hemen ikus dezakezue protokoloa: Amasa-Villabonako protokoloa

Azkenik, azken aldian zabaldu diren zurrumurru eta esamesak izango dira hizpide. Elikagai banaketaren inguruan, gezurrezkoak diren hainbat mezu ikusi eta entzun ahal izan dira; elikagaiak bota egiten direla, jasotzen dutenek ez dituztela jaten... Horrelako mezuek min handia egiten diote elkartasunean eta gizatasunean oinarritzen den ekimen honi eta zurrumurru horiei aurre egin behar zaie. Askotan xenofobia eta arrazismoa egoten da elikagaien banaketa egitasmoaren kontra zabaltzen diren mezu faltsuen atzean eta horri muga jarri behar zaio.

Zu hemen zaude: Albisteak Elkartasuna sarearen II. batzar irekia
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.