Baratzen ureztapenaren inguruko aholkuak, uztailaren 21ean

Furgobaratza

Hilero bezala, uztailan ere izango dugu Furgobaratzaren bisita Amasa-Villabonan. Oraingo honetan baratzaren ureztapenaren inguruko aholkuak emango dizkigute.

Uztailaren 21ean izango da, asteartea, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, Villabonako baratze parkean.