Amasa-Villabonako pentsiodunak kalera atera dira gutxieneko 1.080 euroko pentsioa eskatzeko

27286 1599486325

Astelehen eguerdian herriko dozenaka pentsiodun elkartu ziren Berdura plazan. Aspaldiko aldarrikapen nagusi berbera egiteko bildu ziren: bizitza duinak bermatzeko, gutxieneko 1.080 euroko pentsioak. Berdura plazatik manifestazioa egin zuten Malkar plazaraino. Hurrengo manifestazioa irailaren 21erako deitu dute. Hurrengo asteleheneko manifestazioa Tolosan izango dela gogorarazi zuten.

Amasa-Villabonako udal gobernuak bere babes osoa adierazi die pentsio duinak aldarrikatzeko kalera irten diren (eta hilabete luzez astelehen ugaritan kalera irteten aritu diren) herriko pentsiodunei. Udal gobernuak pentsiodunen aldarrikapenekin bat egiten duela berretsi du eta aldarrikapen horiek indartzeko pentsiodunekin elkarlanean lan egiteko prestutasuna adierazi du.