Antton Pebet memoriala ere, bertan behera

124154705 2030225893779042 936322128201237721 o
Behar Zana pilota elkarteko antolatzaileek, Covid-19arekin bizi dugun osasun larrialdia dela eta, azken urteetan entzute handia lortu duen eskuz binakako Elite mailako IX. Antton Pebet memoriala bertan behera geratu dela jakinarazi dute.

Berri tamalgarria hau ere, Amasa-Villabonako udaleak babes osoa adierazi nahi die txapelketa hau antolatzen aritzen diren Behar Zana elkarteko kideei. Guztiok espero eta nahi dugu datorren urtean pilota txapelketa eder honekin gozatu ahal izatea. Horrela izan dadila!