17Urtarrila2021

003.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Siriako kurduen egoera latzari buruzko erakusketa Gurean

Siriako kurduen egoera latzari buruzko erakusketa Gurean

img5e5fa8d4d1c95exodoninox400

Amasa-Villabonako udalak eta Euskal Fondoak "Exodo, hondakinak aterpe" izeneko erakusketa antolatu dute. Erakusketa azaroaren 12tik 18ra egongo da ikusgai Gurea zineko erakusketa gelan, arratsaldeko 18:30etatik 2030etara (larunbatean 11:30etatik 14:00etara). Erakusketaren egileak Rona elkarteko kide diren Karlos Zurutuza zuzenedaria eta Andoni Lubaki argazkilaria dira.

Erakusketa honek, Turkiako ejerzitoak Sirian bizi diren Kurduen kontra egindako eraso eta sarraskien ondorioz, une hauetan milaka pertsonak bizi duten egoera humanitario larria ikustarazteko aukera eskaintzen du. Komunikabide nagusiek isilarazi egiten duten egoera dramatikoa.

Udaletik erakusketa ikustera gerturatzeko deia egiten diegu herritarrei, ezkutuko tragedia honen berri izan dezaten.

Zu hemen zaude: Albisteak Siriako kurduen egoera latzari buruzko erakusketa Gurean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.