Euskaraldian izena eman dutenek astelehenetik aurrera jaso ditzakete txapak

Txapak

Azaroaren 16tik aurrera jaso daitezke Euskaraldiko txapak Amasa-Villabonan. Goiz eta arratsaldeko ordutegian, aurrez izena eman dutenek Udaleko Euskara zerbitzura edo Berdura plazara gerturatu beharko dute Ahobizi zein Belarriprest bezala identifikatzen dituzten txapak jasotzera.

GOIZEZ : Azaroak 16, 17, 18, 19
Udaletxeko Euskara Zerbitzuan, 09:00-14:00 ordutegian

ARRATSALDEZ : Azaroak 17, 18, 19
Villabonako Berdura plazan, 18:00-19:30 ordutegian

Ekimenean izena emateko aukera
Oraindik izena eman ez dutenek ekimenean parte hartzeko aukera dute txapak banatuko diren lekuan bertan edo www.euskaraldia.eus web orrian apuntatuz gero.

Euskaraldiko materiala salgai
Txapak jasotzeaz gain, Euskaraldiko materiala erosteko aukera ere egongo da. Etxeko leihoetan edo balkoietan jartzeko banderolak eta Belarriprest edo Ahobizi musukoak euskuratzeko aukera izango da.