Gaur zaintza sektoreko langileen greba eta mobilizazioak

28414 1605614774

Gaur greba eta mobilizazio eguna izan da zaintza sektorean eta tartean Amasa-Villabonako Santio egoitzako langileak ere kalera irten dira.

Amasa-Villabonako udal gobernuak elkartasuna adierazi die greba egiten ari diren zaintza lanetako langileei (gehienak emakumeak) eta Foru Aldundiari zein Eusko Jaurlaritzari zaintza lanak behar bezala baloratuak izan daitezen eta lan baldintza duinak bermatzeko neurriak hartzeko eskatu du. 

Eskualdeko mobilizazioa Tolosako Triangulo plazan izan da, ELA sindikatuak deituta, zaintzaren eredua aldatzea eskatzeko "Zaintza publikoa bizitzarako" lemapean.

Hau izan da ELA-k Tolosan zabaldu duen mezua:

Gaur hemen egotea gustatuko litzaigukeen guztientzat eta nire lehen oroitzapena beraientzat da: etxeko langileentzat grebarako eskubiderik eta oinarrizko lan eskubiderik gabe, kasu askotan esplotazio eta abusu baldintzetan merkantilizatutako zaintzaren funtsezko zati bat osatzen dutenentzat. Eta jakina, nire lankideentzat Eusko Jaurlaritzak Nafarroako gobernuak ezarritako gutxieneko zerbitzuek grebarako eskubiderik gabe utzi baigaituzte gutako gehienak. Ni eta hemen egon nahi zuten eta egon ezin dutenen partez etorri zareten guztioi bihotz bihotzez eskerrik asko, zinez eskerrik asko.

Gutxieneko zerbitzu minimoek oso argi erakusten dute gure instituzioak zaintza sektoreko enpresekiko duten erabateko menpekotasuna. Sistemaren maltzurkeria oso agerian uzten dute. Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezartzen ditu eta horrek berekin dakar gaur jende gehiago aritzea gutxieneko zerbitzu gisa lanean. Ratioei buruzko dekretuak berak egun arrunt baterako eskatzen dituenak baino izugarria. Baina argi izan dezatela bai hiru Foru Aldundiek, bai Udalek, bai Eusko Jaurlaritzak edo nafarroakoak defendatzen duzuen sistema honekin bukatu arte pertsonen bizitzen gainetik dagoen sistema maltzur eta gupidagabe honekin bukatu arte ez garela geldituko.

Instituzioena eta sektoreko enpresen propagandak jada ez du inor engainatzen. Bizi dugun sarraskiaren erruduna ez da bakarrik Covid 19a, guztiz ankerra den sistema hau ere badu errudun. Sistema honek ehunka hildako uzten ari da lanera goazen bakoitzean beldurrez goaz. Izan ere, maite eta estimatzen dugun jende asko hiltzen dela ikusteaz gain, gu eta gure senideen osasuna arrisku larrian jartzen ari garenaren oso konsziente gara. Zer ezkutatzen du lankidetza publiko pribatuaren gezur handi honek?

Baina hori bukatu da. Gaurko egunak argi erakusten digun bezala, asko eta asko gara, aski da esaten dugunak. Sistema aldaketa behar dugu, non esklabotzatik klandestinitatetik edo prekarietatetik aterako dituen milaka emakumeek gizarte osoaren zainketen pisua gure bizkarrean kargatzen duguna.

Lanera beldurrik gabe joateak bermatzen digun sistema, interes kapitalista eta alderdikoien aurrean blindatuta egongo den sistema ezinbestekoa dugu. Langile guztiak publikoak izango garen sistema behar dugu. Azpikontratazioaren eta behin-behinekotasunaren zaintza bizi izan dugun langile guztion subrogazioa eta finkotasuna bermatuko duena. Plantilla kabalak eta hurbilekoa eta goxoa den zaintza bermatuko duten sistema behar dugu, zaintza behar duten pertsonak modu duin eta integralean artatuak izan daitezen bizitzako ziklo guztietan, jaiotzen garenetik hiltzen garen arte. Hurbiltasunean kalitatezko tratuan eta pertsonen autonomiarekiko errespetuan oinarritutako zaintza eredua.

Lan baldintza duinak dituen sistema behar dugu, hilabete amaierara iristea ahalbidetuko duena eta zainketen balio soziala eta produktiboa aitortuko duena. Genero arrakala ezabatzeko benetako neurriak dituen sistema behar dugu. Laneko osasuna bermatzeko neurri eraginkorrak dituen sistema behar dugu, bereziki arrisku psikosozialean prebentzioa bermatuko duena. Langileentzako erreparazio demozionalerako plan bat duen sistema behar dugu, pandemiak uzten dizkigun ondorio larriak, neurri batean behitzat arinduko dituena. Gure agintariek argi eduki dezatela ez garela geldituko lortu arte. Gehiegi da jokoan duguna interes pribatuen esku uzteko. Ez dugu onartuko personen bizitzarekin negozio egiten jarraitzea. Une historikoa bizitzen ari gara eta gu historia aldatzera etorri gara. Inork ez dezala ahaztu garrantzitsuena pertsonen osasuna eta zainketa integrala dela. Ez dadila beste inor hil edo gaixotu sistema anker honengatik. Aurrera eta biba zuek!

Gora gora gora emakumeen borroka!