27Urtarrila2021

007.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Udalak Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria banatu du

Udalak Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria banatu du

Sare sozialetarako
Urtero bezala, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria aurkeztu da eta Amasa-Villabonako udalak  herriko ikastetxeetara banatu du, ikasle bakoitzak katalogoa etxera eraman dezan.

Katalogoa.eus web-orriak ia 11.000 produkturen erreferentziak jasotzen ditu. Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez, Euskal Herriko 105 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk (tartean Amasa-Villabonako euskara zerbitzuak). Aurtengoa 22. edizioa da.

Bai web-orriak zein paperezko edizioak, biek ere itxura berriak estreinatu dituzte eta dituen edukiak bi atal nagusitan antolatuak daude: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea.

Paperezko edizioak 70.000 ale
Egunotan banatuko dira paperezko edizioaren 70.000 aleak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Azkeneko urteotan egin den modu berean, paperean editatzen den katalogoak aurten ere bi azal izango ditu: azal batek sarbidea ematen die 12-16 urte bitarteko gazteentzat eskaintzen diren produktuei, eta beste aldeko azalak 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuei eta gurasoentzako materialei. Aurkezpen honi esker produktuen bilaketa nabarmen errazteaz gain, nortasun propioa ematen zaio adin tarte bakoitzari. Jakina, paperezko edizioak ez ditu jasotzen KATALOGOA.EUS web-orrian jasota dauden 2020ko produktu guzti-guztiak, atalka antolatutako hautaketa bat baizik: musika, DVD-filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailu eta jokoak eta gurasoentzako materiala.

Maiz eguneratzen den web-orria milaka produkturen erreferentziekin eta, erosi nahi izanez gero, argitaletxeen denda birtualetara sartzeko aukerarekin
KATALOGOA.EUS maiztasunez eguneratzen den web-orria da, argitaratu berriak sartuz, deskatalogatu direnak kenduz eta, finean, jasotako produktuen kopurua etengabe hazten ari da. Dagoeneko 11.000 produktu inguru biltzen ditu 2 atal nagusien artean. Paperezko edizioak bezala, KATALOGOA.EUS web-orriak ere bi atal nagusi ditu: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea. Eta ez hori bakarrik, atal bakoitzak bere direktorioa du eta, hartara, tipologia bakoitzeko produktuen bilaketa nabarmen erraztu eta hobetzen da produktuak tituluaren, argitaletxearen, autorearen edota argitalpen-dataren arabera bistara daitezkeelako. Azkenean, erabiltzaileak produkturen bat begiz joz gero, argitaletxearen denda birtualera sartzeko manera izango du ‘noneskuratu’ botoian klikatuta.

Nobedadeen segimendua sare sozialen bitartez edota buletin elektronikora harpidetuz
Urtean zehar argitaratzen diren produktuen berri izan nahi duten interesatuek, Facebook-en bitartez jarraipena egiteko aukera izango dute. Gainera, KATALOGOA.EUS web-orriak buletin elektronikora harpidetzeko bidea ere ematen du, argitaratu berri diren hainbat produkturen erreferentziekin. Azken finean, horixe baita KATALOGOA.EUSen helburua: merkatuan aurki daitezkeen euskarazko produktuak erabiltzaileen eskura modu erraz batean jartzea.

Zu hemen zaude: Albisteak Udalak Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria banatu du
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.