Jai batzordearen bilera, otsailaren 24an
- In Albisteak
- Post 2021 Otsaila 22

Gaur egun bizi dugun osasun egoera dela eta, oso zaila izango da 2021eko Santio jaiak ohiko moduan ospatzea. Dena den, kultur jarduera programa bat osatu nahi da eragileekin elkarlanean. Kontuan izan behar da Udalaren lehentasuna Covid-19aren kutsatze arriskuak saihestea dela, beraz, ekitaldi hauek, gehien bat, aire librean izango dira eta segurtasun neurri guztiak errespetatu beharko dira.
Horrela, aukera desberdinak aztertzeko Jai Batzordeak bilera deitu nahi du:
Noiz: asteazkena, otsailak 24
Ordua: arratsaldeko 19:00etan
Non: Udaletxeko pleno aretoan.
Bilera presentziala izango bada ere, telematikoki parte hartzeko aukera egongo da hemen (pasahitza eskatuko balu: villabona2020)