Osakidetzak PCR frogak egingo dizkie Amasa-Villabona eta Zizurkilgo 13-40 urte arteko herritarrei

2020-07-08T181105Z 2077675392 RC26PH95LWB4 RTRMADP 3 HEALTH-CORONAVIRUS-SPAIN 20200708201522-kHoB-U482197853340NME-992x558LaVanguardia-Web

Bi herrietako 13 eta 40 urte arteko biztanleei PCR probak egingo zaizkie ostirala eta larunbatean Villabonako Behar Zana frontoian.

ORDUTEGIA:

TXANDA HARTU BEHAR DA: 943 00 69 70 telefonoan. 

Koronabirusaren eragina handia da bi herrietan. Azken hamabost egunetan 100.000 biztanleko pilatutako intzidentzia tasa 1.540ekoa izan da Amasa-Villabonan eta astebetean 48 positibo izan dira. Zizurkilen, berriz, intzidentzia tasa 1.254 da.

Amasa-Villabona eta Zizurkilgo 13 eta 40 urte arteko herritarrek egin ahal izango dute proba ostiralean eta larunbatean Villabonako pilotalekuan.  Bien bitartean, koronabirusaren sintomak eduki ditzaketen herritarrei Osakidetzak eskatu die etxean isolatu eta osasun etxera deitzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak gisa honetako baheketak egin ditu azkeneko egunetan hainbat herrietan, eta bataz beste, deitutako herritarren %40ak egiten du proba. Agerraldiak geldiarazteko eraginkorrak direla diote osasun agintariek.

Ikusi hemen Osakidetzak argitaratutako Oharra: PCR frogak Villabona-Zizurkil