18Azaroa2017

006.jpg
Zu hemen zaude: Amasa-Villabona Bisita gaitzazu

Bisita gaitzazu

Nola iritsi

Amasa-Villabona txikia izan arren, oso ondo komunikatuta dago. Herri ondotik igarotzen da N-1 (Madril-Irun) errepidea, udalerrira sarbide zuzena duena. Gainera, Amasa-Villabona Renfe tren zerbitzua du –geltokia herrigunean bertan dago– eta baita autobus zerbitzu zabal batekin ere.

Hemen klikatuz, Amasa-Villabonara iristeko informazioa aurkitu duzu, baita Tolosaldeko herriei buruzkoa ere.

 

Jan eta lo

Herrian geldialdi bat egin nahi duen bisitariak baditu leku mordoxka jan eta atseden hartzeko:

 

Festak eta ospakizunak

Amasa-Villabonako festa nagusiak dira:

  • Maiatzak 15: San Isidro (Amasa).
  • Uztailak 25: Santio Jaiak
  • Uztailak 31: San Inazio
  • Uztailean: "Garagardo Azoka"
  • Azaroak 11: Samartiñak.

 

Ibilbideak

Ibilaldiak Amasa-Villabonan barrena: PR-GI120 (8,3 km)

Ibilbideak 2 ordu eta 25 minutuko iraupena du, 8,3 km-ko luzera eta 190 metroitako desnibela duelarik. Ibilbideak interesgune anitz biltzen ditu:

Villabonako parrokia-Etxeondo- Aranerreka–Floreaga–-Mikeligartza baserria- Amasako errepidea- Muñoki eta Goikoetxe baserriak–Komiza–Leitzararango autobidea–Pinudia–Mandabieta–Lastur–Borda behekoa, Arrieta eta Kalatas baserriak.

Ezagutu interesguneak hemen klikatuz

ibilibidea

Ibilaldiak tolosaldean

Zu hemen zaude: Amasa-Villabona Bisita gaitzazu
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu