29Ekaina2017

009.jpg

VILLABONA ETA ERREBOTEA

villabona-eta-errebotea

Errebotea Amasa-Villabonan

 

Euskaldunok jokatu ohi ditugun pilota-joko guztien artetik, ziurrenik Errebote deiturikoa eta Laxoa dira joko-motarik zaharrenak edo zaharrenetakoak, horien jardunak gaur egun Euskal Herriko eskualde eta herri gutxi batzuetara murrizturik dauden arren.

Errebotea berrehun bat urteko antzinatasuna izan dezakeen jokua da eta horren jatorria Europa erdi eta mendebalde osoan barrena garai batean jokatzen zen Jeu de Paume izeneko jokua izan liteke. Hain zuzen, Jeu de Paume horretatik apurka-apurka garatu ziren, besteak beste, gaur egun mundu osoan zabalduriko tenisa eta baita gure txokoan bizirik dirauen Errebotea ere.

Jarraitu irakurtzen hemen

Lekukotzak: euskaldunen errebotea Lekukotzak: berez behar villabonakoa
Deskargatu hemen edo irakurri on-line Deskargatu hemen edo irakurri on-line

ELKARRIZKETAK

villabona-hasparren

Villabona eta Hazparne, 83 urtez Errebotea suspertuz

"Ni ez naiz jaio inoren mende egoteko". Teodoro Hernandorenaren (1898-1994) hitz hauek bere izana eta lana ederki islatzen dituzte. Herritar askorentzat aski ezaguna da bere abertzaletasun eta euskalzaletasuna. Baina Arlo ugari ukitu zituen Hernandorenak; horiek guztietatik zizurkildarraren kuttunena pilota zen. Gehienbat errebotean jarduten zuen eta Berak argitaratu zuen 1932an errebote-jokoaren lehen araudia, euskara errazean, herriko hizkeran eta era didaktikoan. Teodoro Hernandorenarentzat euskaltasunerako bidea finkatzen zuen kirol honek. Buru-belarri jardun zuen errebotea indartzeko lanetan. Saiakera horren eredu da Hazparne eta Villabonaren arteko lehen neurketaren prestaketa, 1930ean.

83 urte pasa dira Hernandorenak Amasa-Villabonan tradizio bihurtu den norgehiagoka hori lehen aldiz antolatu zenetik. Zerikusirik ez, ordea, garai haiek eta oraingoak. "Garai zaharretan pilotalekuak betetzen diren partida egunean eta ikaragarrizko jai-giroa sortzen zen errebotearen inguruan. Beste modalitate asko daude, noski, baina errebotea da pilota-joko zaharrena", azaltzen du Pedro Miguel Alonsok "Pepo", Behar Zana KE Pelota Elkarteko idazkari eta erreboteko jokalari-ohiak –oraindik ere jolasten du, afizionatu gisa–. Errealitate soziala erabat aldatu den arren, Erreboteak bizirik dirau, eta Santio Jaiek bi herrien senidetze horri eutsi diote urtetik urtera. Noski, 2012ko edizioa ez zen gutxiago izango.

Aurtengo jaietanaldaketa garrantzitsu bat emango zen. "Hazparne eta Villabona arteko partida goizean jokatuko zen, baina beste hainbat modalitate izango ziren ikusgai Errebote Plazan. Horiek guztiak arratsaldera pasa ziren; Udalak hala proposatu zuen, jende gehiago erakartzeko xedez", dio Alonsok.

Villabona-Hazparne Bixente-Etxaniz

Bixente Etxaniz, Behar Zana K.E-ko kide eta errebote jokalari-ohia

"13 urte eman nituen Villabonako errebote taldean. Oso oroitzapen onak ditut. Jokoa bera oso interesgarri da, nondik-norakoak ikasi behar dira, nahiko konplexua da zentzu horretan...pentsa, oraindik nik ere ez dut guztiz ikasi! Baina egia esan pena merezi du partida bat ikustea eta jokoa ulertzen saiatzea; behin ezagututa asko disfrutatzen da-eta."

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu