14Azaroa2019

006.jpg

VILLABONA ETA ERREBOTEA

villabona-eta-errebotea

Errebotea Amasa-Villabonan

 

Euskaldunok jokatu ohi ditugun pilota-joko guztien artetik, ziurrenik Errebote deiturikoa eta Laxoa dira joko-motarik zaharrenak edo zaharrenetakoak, horien jardunak gaur egun Euskal Herriko eskualde eta herri gutxi batzuetara murrizturik dauden arren.

Errebotea berrehun bat urteko antzinatasuna izan dezakeen jokua da eta horren jatorria Europa erdi eta mendebalde osoan barrena garai batean jokatzen zen Jeu de Paume izeneko jokua izan liteke. Hain zuzen, Jeu de Paume horretatik apurka-apurka garatu ziren, besteak beste, gaur egun mundu osoan zabalduriko tenisa eta baita gure txokoan bizirik dirauen Errebotea ere.

Jarraitu irakurtzen hemen

Lekukotzak: euskaldunen errebotea Lekukotzak: berez behar villabonakoa
Deskargatu hemen edo irakurri on-line Deskargatu hemen edo irakurri on-line

ELKARRIZKETAK

Blas Garmendia Armendariz

blas garmendia prefila
Blas garmendia 1
Blas garmendia 2
Blas garmendia 3
Blas garmendia 4
Blas garmendia 5
Blas Garmendia 18ren bat urterekin hasi zen erreboteko xaxalari lanetan. Badirudi bere aita Agustin ere aritua zela noizbait errebote partidaren bat kantatzen, etxetik zetorkion beraz afizioa.

Bere lagun koadrila (José Ignacio Santamaria, Andoni Vidaurre, Juantxo Arrillaga eta Jesús Mª Beristain) errebotean jokatzen hasi zenean, 60. hamarkadan edo, bera partidak kantatzen hasi zen. Orduan xaxalari ofizial bat bazen, Ignacio Aya. Ondoren, Moisés Barbé aritzen zen xaxalari gisa, Amelburu dentistarekin txandakatuz, azken horrek k/ Nagusia 41.eko balkoitik kantatzen zuelarik, bozgorailurik gabe, egun berezietan (San Inazio…). Blas ondoren hasi zen.

Santamaria, Vidaurre, Arrillaga eta Beristainek osatutako taldeak, Blasekin batera, Behar Zana elkarteko zuzendaritzarekin desadostasunen bat izan zuen, eta denboraldi batez elkartetik kanpo egon ziren. Kale Nagusiko 31.ean zegoen "Exekiel" tabernan biltzen ziren. Izena ere jarri zioten taldeari: "Behar Dana". Cruz Martínez jaunak Behar Zanako lehendakaritza hartu zuenean egin zituzten pakeak eta Elkartean sartu ziren berriro. 1961. urtea zen.

Plazagizon adeitsua izanik, Blas era bat integratu zen taldean. Orduraino xaxalaria ez zen inoiz jokalariak gonbidatzen zituzten bazkari ofizialetara joaten, baina Blasek tradizio hori apurtu egin zuen eta gonbidatua izaten zen bai etxean nahiz kanpoan (Zubietan, Ainhoan, Hazparnen…) jokatzen zutenean. Taldeko beste bat zen.

Blasek zuen egonezinak bultzatuta, frantses eran kantatzen ikasi zuen (doinuarekin), eta noiz edo behin Iparralden ere kantatu izan zuen.

Garai hartan partida gutxi egon ohi zen, baina iritsi zen une bat Villabonak 5 talde zituena, eta orduan herriko txapelketa, Doneztebeko talde batekin… beste txapelketak lehiatzen hasi ziren. Astean zehar ere jokatzen ziren partidak eta ondorioz une honetan bere anaia Juanitori eman zion erreleboa.

Blasek udaletxeko balkoitik ere eman zituen erreboteko partidak egun berezietan (Santio jaiak), bere anaia Juanito xaxalari lanetan arituz plazan. Behar Zana elkartean kiroletako delegatu izan zen 1971. urtean, eta presidente izendatu zuten 1972.ean. Konpromiso handiko gizona, kargu desberdinak bete zituen bere bizitzan zehar:

  • Behar Zana K.E. elkarteko presidente (1972)
  • Villabonako Udaleko zinegotzi (1967-1973; 1983-1987)
  • Jesusen Bihotza Ikastolako Zuzendaritza Batzordeko presidente (1978-1980)
  • Gipuzkoako Batzar Nagusietan Batzarkide (1983-1991)
  • Villabonako Jubilatuen Elkarteko Presidente (1996-1998)

 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu