14Azaroa2019

003.jpg

VILLABONA ETA ERREBOTEA

villabona-eta-errebotea

Errebotea Amasa-Villabonan

 

Euskaldunok jokatu ohi ditugun pilota-joko guztien artetik, ziurrenik Errebote deiturikoa eta Laxoa dira joko-motarik zaharrenak edo zaharrenetakoak, horien jardunak gaur egun Euskal Herriko eskualde eta herri gutxi batzuetara murrizturik dauden arren.

Errebotea berrehun bat urteko antzinatasuna izan dezakeen jokua da eta horren jatorria Europa erdi eta mendebalde osoan barrena garai batean jokatzen zen Jeu de Paume izeneko jokua izan liteke. Hain zuzen, Jeu de Paume horretatik apurka-apurka garatu ziren, besteak beste, gaur egun mundu osoan zabalduriko tenisa eta baita gure txokoan bizirik dirauen Errebotea ere.

Jarraitu irakurtzen hemen

Lekukotzak: euskaldunen errebotea Lekukotzak: berez behar villabonakoa
Deskargatu hemen edo irakurri on-line Deskargatu hemen edo irakurri on-line

ELKARRIZKETAK

Juan Garmendia Armendariz


juan garmendia armendariz
juan garmendia armendariz 2

Juanito Garmendia, "Tximela" ezizenez ezaguna, bere anaia Blasi erreleboa hartuz hasi zen xaxalari lanetan. Arestian aipatu denez, bere aita zena ere badirudi horretan aritua zela noiz edo noiz.

Villabonak erreboteko 5 bat talde zituen garaian izan ziren bere lehen partidak, orduan txapelketa desberdinak baitzeuden bai herriko taldeen arten nola kanpokoekin. Horrenbeste partida egon izanak horiek astean zehar jokatzea ekarri zuen, eta orduan hasi zuen Juanitok bere xaxalari bidea.

Hasieran Beñaranekin txandakatu ohi zen, baina laster pasa zen Villabonan jokatzen ziren partiduetako xaxalari ofizial izatera. Ahots paregabea zuen. Partidak kantatzen zituenean Erreboteko Plazan, kale Berritik entzuten zitzaion. Juanito "Tximela" azken urtetan Villabonan erreboteko partida gehien kantatu dituen pertsona izan da, eta zeregin horretan urte gehien aritu den xaxalaria, ia hil arte jardun baitzuen.

Behar Zana K.E. elkarteak lan hori aitortu nahi izan zuen 2003an omenaldia eskainiz eta ohorezko bazkide izendatuz.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu