14Azaroa2019

002.jpg

VILLABONA ETA ERREBOTEA

villabona-eta-errebotea

Errebotea Amasa-Villabonan

 

Euskaldunok jokatu ohi ditugun pilota-joko guztien artetik, ziurrenik Errebote deiturikoa eta Laxoa dira joko-motarik zaharrenak edo zaharrenetakoak, horien jardunak gaur egun Euskal Herriko eskualde eta herri gutxi batzuetara murrizturik dauden arren.

Errebotea berrehun bat urteko antzinatasuna izan dezakeen jokua da eta horren jatorria Europa erdi eta mendebalde osoan barrena garai batean jokatzen zen Jeu de Paume izeneko jokua izan liteke. Hain zuzen, Jeu de Paume horretatik apurka-apurka garatu ziren, besteak beste, gaur egun mundu osoan zabalduriko tenisa eta baita gure txokoan bizirik dirauen Errebotea ere.

Jarraitu irakurtzen hemen

Lekukotzak: euskaldunen errebotea Lekukotzak: berez behar villabonakoa
Deskargatu hemen edo irakurri on-line Deskargatu hemen edo irakurri on-line

ELKARRIZKETAK

Carlos Etxenike "Etxenike II"

carlos etxenike sakean
carlos etxenike 3
carlos etxenike 2

Carlos Etxenike Billabonako sakalari haundia genuen, plazagizona, urte askotan zehar erreboteko lehenengo taldeko benetako habea, eta erreboteko jokalarien belaunaldi guztiek jarraitu beharko dute eredu.


27 urterekin jokatu zuen lehenengo aldiz Billabonako errebote plazan 1950 eko ekainaren 4 ean “Behar zanaren” egunean, Hasparrengo taldearen kontra, eta egun hartan, gainera, irabazi egin zen, hamar urtez talde horren kontra galdu izan ondoren. Taldean Miguel Lertxundi, Luis Zapirain (guanteak), Antonio Arratibel (buelta motza), Antxon Lertxundi (pasamarra) eta Carlos Etxenike (sakalaria), partidu hartan ikusle gisa egon zen Victor Embil, oriotar erreboteko jokalari zaharra, 82 urte zituen orduan, eta Lehenengo munduki gerraren ondoren Iparraldean errebotea berpizteko hainbat lan egindako gizona genuen.
Juan de Irigoien ek “La Gaceta del Norte” egunkarian 1950 eko ekainaren 8 an honako hau zioen: “Actua de sacador Etxenike II, un zurdo que empalma finamente la pelota y la coloca rodando el “pique” y cargada de efecto que, en más de una ocasión, sorprendió a los “hasparrendarras”, hurtándoles la entrada holagada al resto”.

Carlos bere garaian, sakalari esker segurua eta osos zehatza izan bait zen. “Pike” mordoa lortu zuen, eta ondorioz, barneko lerroan bertan arraiak. Bere sakeak efecto izugarria eramaten zuen eta pelota Billabonako errebote pareteko ertz batetik erantzutera behartzen zuen errestoko lehenngo guateari. Harrigarria zen benetan.

Carlosek gainera, erreboteko jokalari gutxik bezela, berez ezkerra izanik, sakea ateratzerakoan eskubiko eskuan lotzen zuen larruzko guantea. Trebetasun honi esker, pasamarraren eskerraldea berehala babesten zuen, ez bait zuen lurretik jaso behar izaten sakea egiterakoan normalean “sakeko kanpoko” lurrean utzi ohi den guantea.

Carlosek lehenengo partidua jokatu zuenenan 27 urte zituen eta 40 urte geroago agur esan zigun, baina bidean ongi markatuta utzi du errebotea inoiz hil ez dadin.

Behartzanaren talde haundi hartatik Carlos Etxenike eta Imanol Arrillaga lehen guanteak, garaipen asko ekarri zituzten Billabonara.

Tolosan hasi zuen bere pelotari ibilbidea 20 urterekin A. Lertxundi rekin bikote eginez 1943 urtean eskuz binaka ezker paretean. Burgosekin jokatu zuen soldaduzka egiten zegoela 1946 ean. Eskuz binaka edo banaka honako pilotalekutan jokatu zuen, Tolosan, Hernani, Zizurkil, Aduna, Usurbil, Villabonan, Andoain, Ibarra, Urnieta, Donostiako Gros, Villarreal de Urretxun, Bera Bidasoan, Donostiako Antiguon, Legazpia, Beasainen, Amezketa, Astigarraga , Elizondon trinketean, Lasarte Oria, Añorga, Villafranca de Oria, Olazagutia eta Martutene .

Guztira 217 eskuzko partiduak jokatu zituen 1943 eta 1956 urte bitartean, Azken partidua 1956 urteko urtarrilak 26 ean Legazpian jokatu zuelarik Atano X eta Urcelay ren aurka De la Iglesia bikote zuelarik 22-16 em, emitzarekin.

1950 urtean errebotean 27 urterekin debuta izan zuen Villabonako errebote plaza testigu zelarik. Errebotean, Villabonan, Elizondo, Bayona, Plazentzia, Hasparren, Donostiako Atotxan mundiala jokatu zuen 1952 urtean Frantziaren aurka zilarrezko domina lortuz, Donibane Lohitzune, Zubieta, Baigorri, Urrugne, Doneztebe, Sara, Irurita, Villabonan bere azken errebote partidoa 1969 ko urriak 5 ean jokatu zuen eta bere ibilbideko azkena Zubietan 1969 ko urriak 19an FINALA irabaziz 9-13 Zubietaren aurka. Guztira 149 errebote partidu jokatu zituen, 111 nazioartekoak, 38 gipuzkoa edo nafarroko taldeen aurka.

- Carlos Etxenike Medalla al Mérito Deportivo

Sociedad de Villabona, Gipuzkoa, fundada en 1946 para el fomento pelotístico y del rebote en particular. Ha logrado durante tres años consecutivos el título de Campeón del "Torneo Internacional de Rebote" y la imposición de la Medalla al Mérito Deportivo al pelotazale Carlos Echenique. En con motivo de las Bodas de Plata se celebraron festejos entre los que se destacaba un partido de rebote entre los equipos de Villabona y Hendaya. Antonio BENGOECHEA.

 

- Carlos Etxenike Echeberria alkate

1936 urtean Juan Echenique Machiaren Beran jaiotako Villabonatarra Frankoren Guardia Zibilak atxilotua izan zen, beste hiru Villabonatar eta Gasteizen jaiotako bostgarren Villabonatar batekin batera 1936 azaroak 15 ean hilak, Oiartzungo kantera batetan eta lurperatuak leku Berako fosa ezezagun batean.

1978 urtean Juan Echenique ren emaztea zenak Ramona Etxeberriak, orduko alkate zen Luis Meriono Arregi ri alkateari atxiloketa eta hileta honen zihurtagiria eskaera egiten dio.

1979 ko auteskundeetan “Agrupación de electores” autetsien izenean Alkate izendatua izan zen.

1980 ean Carlos Etxenike Etxeberria alkateak Cipriano Cardenal Gasteizen jaiotako Villabonatarrari atxiloketa ideologia politikoagatik eta Oiartzungo kanteran tiroz hilda azaltzen denaren eta Beran lurperatua izan denaren zihurtagiria egiten du.

1983 urtean Karlos Etxenike Euskadiko Ezkerrako partidoarekin zinegotzi kargurako autatua izango da eta Alkate aukeratua.

Carlos EtxenikeIparraldeko Pilotarien Biltzarreko kidea izan zen.

Hegoaldeko Pilotarien Batzarra 1984 urtean sortu zutenen talde eragileko kide eta bazkidea izan zen.

Presidentea: Txomin Altube, Presidente ordezkoa: Julian Echevarria, Tesorero: Mikel Eizaguirre, Idazkaria: Josetxo Iraundegui, Vocales: Jose L Acarregui, Jose Mari Careaga, Carlos Echenique, Pello Egaña, Ruben Ortiz, Felipe Palacios, Jose Maria Palacios (Ogueta), Jose Luis Ubago, Gonzalo Vallejo.

Helburua hauekin sortu zuten, pilota eta pilotarien lana goraipatu, pilota jokoa zaindu mantendu eta sustatu, euskara den bezela gure kulturaren alor bat dela onartu eta babestu, pilotaren museoak sortu, pilotaren historiaren ikerketa sustatu.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu