14Azaroa2019

003.jpg
Zu hemen zaude: Errebotea Amasa-Villabonan Joko Zuzenak

Joko Zuzenak

Joko zuzenak euskal pilotaren historia, oinarri eta sustrai dira. Euskal Herriko kirol eta kulturaren ondare preziatua. XIX. Mendearen erdialdea paretaren kontra jokatzen hasi zirenean (pleka), garrantzia galtzen joan ziren. Nahiz eta askok bere desagerpena behin eta berriro iragarri duten, bizirik diraute, eta zorionez orokorrean errekuperatzen ari dira.

Gaur egun Joko Zuzenetan 500 pilotari baino gehiago ari dira praktikan, modu ofizial eta arautu batean.

 

Ezaugarri orokorrak:

  • Aurrez aurre ipinitako bi pleotari talde aritzen dira bi zatitan banatuta dagoen eremu batean. Ez da paretarik erabiltzen, haren laguntzaz pilota bueltatzeko ez bada.
  • Talde batek besteari botatzen dio pilota (eskuz edo tresnaz), eremua erdibitzen duen marra edo sarea gaindituz, kintzea egin artean.

"ARRAIAK"

  • Kintze borrokaz gainera, lekuaren borroka ere badago Joko Zuzenetan (Pasakan ezik).
  • Lekuaren borrokaren ondorioa da eremuz aldatu beharra izatea, garrantzitsua gertatzen baita eremu onenean egotea kintze gehiago lortzearren.
  • Lekuaren borroka hau arraia edo xixaren bitartez gertatzen da non eta pilota eremu jakin batean gelditu den edo ertzetako marretatik atera den.
  • Pilota gelditu edo ertzetatik atera den lekuetan adierazten dira arraiak edo xixak eta egoera berri horren arabera lekuz aldatzen dira taldeak, eta horrela jokatzen da hurrengo kintzea edo kintzeak.
  • Lekuaren borroka honek Joko Zuzen ulermena zailtzen du baina era berean bere aberastasunaren oinarria da.
  • Paretaren kontrako modalitateek lekuaren borrokaren kultura galdua dute sinpletasunaren mesedetan.


Gaur egun bizirik dauden Joko Zuzenen modalitateak ondorengoak ditugu:

Zu hemen zaude: Errebotea Amasa-Villabonan Joko Zuzenak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu