27Apirila2017

007.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

PROMOZIO AMAIERA

Matrikula

2016ko Urtarrilaren 2tik aurrera, egun batean kiroldegian abonatuta egon den edornork, berriro izena eman nahi badu kiroldegian, 2013ko martxoa bitartean kobratzen zen matrikula berriro ordaintzen hasi beharko du.

Inoiz bazkide izan ez den batek, aurreneko aldiz izena eman nahiko balu, kuota ordainduz bakarrik bazkide izateko aukera izango du, baina baja ematen badu ondoren, hurrengoan matrikularen ordainketarekin topatu da.

Hau dela eta, abenduaren 31 arte bakarrik daukazue kuota bakarrik ordainduz, berriro bazkide izateko aukera. Ondo pentsatu eta animatu!!!

Zure zain gaude!!!

ALBISTEAK

AMASAKO KULTUR EKITALDIA

amasa kartela

Amasa-Villabonako Udalak Amasan kokatzen den ekitaldi kulturalez osaturiko programa landu du. Udaberri, udara, udazken eta neguaren hasiera egunekin bat egingo du. Amasa-villabonatar guztiok gozatu ahal izango ditugun lau ekimen burutuko dira urtean.

Datorren martxoaren 25ean, udaberriaren hasierarekin bat eginez, lehenengo ekimena eramango da aurrera. Larunbat horretan, 20:00etan, Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak Amasako San Martin Elizan joko dute, musika mota honentzat paregabe den lekuan.

Txistuak eta akordeoiak erdi arora eta barrokora eramango gaituzte, gure herrietako folklorea biziberrituz eta gogoratuz. Sarasate, Guridi eta Euskal Herriko beste musikari historikoen obrak entzuteko eta gozatzeko aukera izango dugu.
Bertan itxarongo zaituztegu!

Lekua: San Martin Eliza (Amasa)
Eguna: martxoak 25, larunbata
Ordua: 20:00

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu