28Maiatza2018

006.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

MAIATZA2018 buletina


Amasa-Vilabonako kultur programazioa

2018ko maiatza

Programa deskargatu

ALBISTEAK

Amasa-Villabonako Ikasleek urtean zehar landutako proposamenak aurkeztu dizkiete Udal ordezkariei Agenda 21 egitasmoaren barruan

agenda 21 aurkezpena

“Eskolako Agenda 21” egitasmoaren baitan Amasa-Villabonako ikasleek Maite Izagirre, Alkatea; Eneko Urdangarin, Ingurumen Zinegotzia; eta Alaitz Bilbao, Ingurumen Teknikariarekin, elkartu ziren atzo goizean, maiatzak 22, udalbatza-aretoan.

“Urak dakarrena” gaiaren barruan egindako lanak aurkeztu dizkiete ikasleek Udaleko ordezkariei. Hala nola, herria hobetzeko landu dituzten ondorioak, konpromisoak eta proposamenak helarazi dizkiete.

Udal ordezkariek, egitasmoko proposamenei erantzuna eman zieten eta orokorrean bat egin zuten aurkeztutakoarekin eta aintzat izango dituztela azpimarratu zuten. Gainera, proposamen batzuk jadanik martxan daudela azaldu zuten.

“Eskolako Agenda 21” jasangarritasunerako hezkuntza lantzeko helburuz sortu zen programa da. Ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalen arteko lankidetzan oinarritzen da.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu