22Abuztua2017

010.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

PROMOZIO AMAIERA

Matrikula

2016ko Urtarrilaren 2tik aurrera, egun batean kiroldegian abonatuta egon den edornork, berriro izena eman nahi badu kiroldegian, 2013ko martxoa bitartean kobratzen zen matrikula berriro ordaintzen hasi beharko du.

Inoiz bazkide izan ez den batek, aurreneko aldiz izena eman nahiko balu, kuota ordainduz bakarrik bazkide izateko aukera izango du, baina baja ematen badu ondoren, hurrengoan matrikularen ordainketarekin topatu da.

Hau dela eta, abenduaren 31 arte bakarrik daukazue kuota bakarrik ordainduz, berriro bazkide izateko aukera. Ondo pentsatu eta animatu!!!

Zure zain gaude!!!

ALBISTEAK

Hondakinen kudeaketarako sistema ezagutzeko Kataluniako ordezkarien bisita

bisita zaborren sistema ezagutzeko

Tolosaldeako hondakin bilketa sistema sakonago ezagutzeko asmoz, 39 udaletxe biltzen dituen Bartzelonako Vallés Orientaleko Kontsortzioko ordezkariak Villabonan izan ziren atzo legealdi honetan udalak martxan jarritako sitema gertutik ikusteko. 

Mankomunitateko teknikoa den Gemma Ezeizarekin batera, ordezkariek, Joan Daví Mayol Kontsortzioko Lehendakariarekin batera, Maite Izagirre Alkatearekin bilera bat izan zuten, herrian sistema berri honek izan dituen onurak lehen pertsonan ezagutzeko asmoarekin. 

Maite Izagirrek hainbat datu azaldu zizkien, besteak beste, aurreko legealdian Atez Atekoak eragindako tirabirak "negoziazioaren eta elkarrizketaren bitartez gainditu eta onarpen maila handia izan duela". Gai praktikoei dagokionez, sistema hau erosoa eta eraginkorra dela azpimarratu zuen, urteko 365 egunetan erabili daitekeena, eguneko edozein ordutan eta batez ere "herritarren beharretara malgutasun osoz moldatzen dena".

Bartzelonako ordezkaritzak txipa daukaten edukiontzietan ipini zuen arreta (usain txarra eta manipulazioa ekiditen dituena) eta Amasa-Villabonan jarri den sistema berritzailea edukiontzi marroirako zabor poltsa konpostagarriak doan ematen dituena. Azkenik, Alkateak sistema berriarekin lortutako emaitza altuak azaldu zituen (%80a atez atekoaren %65arekin alderatuz), baina hobetze bide honetan lanean jarraitzeko beharra eta herritarren iritzia entzutea ezinbestekoa dela gehitu zuen. 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu