21Urria2017

009.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

PROMOZIO AMAIERA

Matrikula

2016ko Urtarrilaren 2tik aurrera, egun batean kiroldegian abonatuta egon den edornork, berriro izena eman nahi badu kiroldegian, 2013ko martxoa bitartean kobratzen zen matrikula berriro ordaintzen hasi beharko du.

Inoiz bazkide izan ez den batek, aurreneko aldiz izena eman nahiko balu, kuota ordainduz bakarrik bazkide izateko aukera izango du, baina baja ematen badu ondoren, hurrengoan matrikularen ordainketarekin topatu da.

Hau dela eta, abenduaren 31 arte bakarrik daukazue kuota bakarrik ordainduz, berriro bazkide izateko aukera. Ondo pentsatu eta animatu!!!

Zure zain gaude!!!

ALBISTEAK

VILLABONAKO BATZOKIAN EGINDAKO PINTADEN HARIRA VILLABONAKO  EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EEk eginiko adierazpena

 

batzokiko pintadak

VILLABONAKO BATZOKIAN EGINDAKO PINTADEN HARIRA VILLABONAKO  EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EEk HONAKOA ADIERAZI NAHI DUGU:

1. Ekintza hauen aurrean gure desadostasuna eta arbuioa adierazi nahi dugu, horrelako jarrera eta ekintzak gure herriaren eraikuntzan oztopo direlako.

2. Mehatxu, pintaketa eta mota honetako jarrerak baztertzen ditugu; gure jardun eta estrategietatik kanpo kokatzen diren ekintzak dira eta lekuz kanpo geratzen dira.

3. Kasu honetan bezala, Amasa-Villabonan bizikidetza eta normalizazio politikoaren alde lanean jarraituko dugu, herritarrek sufritu dituzten eta sufritzen ari diren eskubide urraketak erabat desagertu arte.

4. Denon parte hartzea eta elkarrekin pausoak ematea beharrezkoa da eta bide horretan elkarrekin etorkizun baketsu baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.

Villabonan, 2017ko ekainaren 20an

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu