21Urria2017

004.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

PROMOZIO AMAIERA

Matrikula

2016ko Urtarrilaren 2tik aurrera, egun batean kiroldegian abonatuta egon den edornork, berriro izena eman nahi badu kiroldegian, 2013ko martxoa bitartean kobratzen zen matrikula berriro ordaintzen hasi beharko du.

Inoiz bazkide izan ez den batek, aurreneko aldiz izena eman nahiko balu, kuota ordainduz bakarrik bazkide izateko aukera izango du, baina baja ematen badu ondoren, hurrengoan matrikularen ordainketarekin topatu da.

Hau dela eta, abenduaren 31 arte bakarrik daukazue kuota bakarrik ordainduz, berriro bazkide izateko aukera. Ondo pentsatu eta animatu!!!

Zure zain gaude!!!

ALBISTEAK

Villabonako Udalak, María Sofía Tato, Villabonako bizilagunaren hilketa gaitzesteko elkarretaratzea burutu du.

 

elkarretaratzea 2508

Gaur, arratsaldeko 7etan, Amasa-Villabonako bizilagunak Errebote plazan elkartu dira, Udaletxe parean, erailketa hau gaitzetsi eta elkartasuna adierazteko eta 5 minutuko isilunea gorde dute María Sofía Tato, indarkeria-adierazpen bortitzaren biktima izan denaren memoriaren alde.

Villabonako Udalak antolaturiko elkarretaratzera hainbat erakundeetako ordezkari bertaratu dira, besteak beste, Eider Mendoza, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Presidentea; Izaskun Landaida, Emakundeko Zuzendaria; Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburuordea; Miren Elgarresta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaria; Imanol Lasa, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea; Amasa-Villabonako udaletxeko ordezkariekin batera, Maite Izagirre Alkatea eta EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EEko zinegotziak.

Udalak bertaratu diren herritarrei eta erakundeetako ordezkariei eskerrak ematen dizkie eta emakumeen eta beren familia-inguruaren aurkako indarkeriaren agerpen guztiak gaitzesten ditu.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu