18Azaroa2017

001.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

PROMOZIO AMAIERA

Matrikula

2016ko Urtarrilaren 2tik aurrera, egun batean kiroldegian abonatuta egon den edornork, berriro izena eman nahi badu kiroldegian, 2013ko martxoa bitartean kobratzen zen matrikula berriro ordaintzen hasi beharko du.

Inoiz bazkide izan ez den batek, aurreneko aldiz izena eman nahiko balu, kuota ordainduz bakarrik bazkide izateko aukera izango du, baina baja ematen badu ondoren, hurrengoan matrikularen ordainketarekin topatu da.

Hau dela eta, abenduaren 31 arte bakarrik daukazue kuota bakarrik ordainduz, berriro bazkide izateko aukera. Ondo pentsatu eta animatu!!!

Zure zain gaude!!!

ALBISTEAK

EAJ-PNV eta EH Bilduk Kataluniaren Independentziaren alde onarturiko aitortza

KATALUNIAKO ERREPUBLIKA2

Kataluniako parlamentuak independentziaren adierazpena egin eta gero, erabaki historiko horrek Kataluniarentzat duen garrantziagatik eta baita Euskal Herriarentzat ere duen esanahiagatik, Villabonako Udalak honakoa adierazten du:

1.- Aitortza, errespetua eta afektua erakutsi nahi dizkio Kataluiniako errepublikari.
2.- Exijitzen du Kataluniako herritarren borondatea errespetatzea, zeina behin eta berriro hautestontzietan, modu demokratikoan, adierazi den.
3.- Zorionak ematen dizkie Kataluniako herritarrei, gizarte eragileei, erakundeei eta alderdi politikoei. Eta modu berezian azken urteetan Giza Eskubideak, bakea, demokrazia eta askatasuna defendatuz izugarrizko ausardia eta konpromisoa erakutsi duten hautetsi guztiei. Eredu dira guretzat.
4.- Aldarrikatu nahi du Estaturik gabeko nazio guztiek euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea. Horregatik, eskatu nahi die euskal alderdi politikoei akordio batera iris daitezela eskubide hau legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren autogobernu ponentzian jasotzeko.
5.- Onartzen du Adierazpen hau Kataluniako Generalitat-era, Kataluniako Parlament-era eta Kataluniako Independentziaren aldeko udalerrien elkartera (AMI) igortzea.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu