28Maiatza2018

001.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

MAIATZA2018 buletina


Amasa-Vilabonako kultur programazioa

2018ko maiatza

Programa deskargatu

ALBISTEAK

“La Traviata” Gurea zinean

La traviata argazkia

Operaren zikloko ikuskizun berria

Hurrengo ostegunean, apirilaren 26, Udaletxeko Kultura Sailak programatu duen “Opera Pantailan” programaren barneko ikuskizun berria antolatu da. Kasu honetan, musika eta antzerkia gustuko dutenek, “La Traviata”, 3 aktotan banatuta dagoen opera erromantikoa, Giuseppe Verdi konposatzaile italiarraren maisulanaz gozatzeko aukera izango dute.

Alejandro Dumasen “La dama de las camelias” liburuan oinarritzen da eta XIX. Mendeko Frantzia hipokrita eta matxistan girotzen da. Bertan, Violetta Valéry prostitutaren azken egunak kontatzen dira. Protagonistak bere bizitza desberdina izan daitekeela amesten du, baina azkenean, garai hartako moral nagusiak menderatzen du.

Proposamen original hau Gurea zinean ikusteko aukera izango da, Sidneyko (Australia) badiako ispiluz betetako eta flotagarria den eszenatoki berdingabea izango ditu.

Ikuskizunaren ondoren, lunch bat antolatu da bertaratzen den pertsona guztientzako.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu