21Abuztua2018

001.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

AZALA 2018 2 IRABAZLEAa

 

Santioak 2018 jaietako kartel irabazlea
Aurkezturiko kartel guztiak ikusi

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Udalak ibilgailu ekologikoa erosi du

DACIA DOKKER

Udaltzaingoaren ibilgailu zaharra ordezkatuko du

Datorren hilabetetik aurrera Villabonako Udaltzaingoak ibilgailu propio berria edukiko du. Dacia Dokker modelokoa da. Prezio/kalitate aldetik oso interesgarria eta neurrikoa izateaz gain (11.217,02€), eta zerbitzuaren behar guztiak betetzeko adina zabaltasun edukitzeaz gain, gasolina/gas motorizazio bikoitza du.

GLP deituriko sistemarekin ibiltzen den ibilgailu hibrido hau erostearekin, udalak elementu berri bat gehitu nahi izan dio jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua laguntzeari, gas bidezko motorizazioak (mundu zabalean gehien erabiltzen den erregai alternatiboa) atmosferara gas eta partikula kaltegarri gutxiago igortzen baitu (berotegi efektuko gasen % 15eko isurketa gutxiago) eta ez dauka sufrea edo beruna bezalako elementu kaltegarririk. Gainera, ibilgailu normal batek eragindako kutsadura akustikoa %50ean gutxitzen du.

Iniziatiba honekin, udalak pauso bat gehiago eman du ingurumena babesteko. Zaborren sistema berria ezartzeak %80 arteko birziklatze-portzentaiak lortzea suposatu badu (inoiz lortu gabekoak) eta Oria ibaian presa kentzeak gure ibaian izokinak berriro agertzea ekarri badu, ibilgailu berria erosteak udalaren ibilgailuen atala berritzean fase berri bat inauguratuko du, etorkizunerako udalaren asmoa kutsadura gutxiago sortzen duten eta jasangarriagoak diren ibilgailuak erosten joatea baita.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu