17Azaroa2018

008.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

Villabona azaroa 2018

Azaroko kultur programazioa 

Deskargatu

 

kultur ikastarauak

Kultur ikastaroen programazioa

Deskargatu

Dantza-antzerki pregramazioa

Antzerki eta dantza programazioa

Deskargatu

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Labe karegileak berreskuratuz

KAROBI

Burdina taldeak hasi ditu Aranerrekako lanak

Amasa-Villabonako udalarekin duen parte hartze hitzarmenaren ondorioz, Burdina Taldea elkartea Amasamendiko Aranerreka gunean dauden labe karegileen garbiketa eta egokitzapenekin hasi zen aurreko astean.

Labe karegileak, euskaraz ere karobiak edo kisulabeak izenekoak, baserri inguruetan kokatzen ziren eraikinak ziren, eta egurrarekin tenperatura altutan egosten zen kareharritik, kare bizia lortzen zen, ondoren lurrak ongarritu, baserrietako fatxadak txuriz margotu edo ukuiluak garbitzeko balio zuena.

Landa guneaz arduratzen den Eneko Urdangarin zinegotziak esan bezala, gutxi barru Burdina Taldearekin hainbat urtetarako kolaborazio hitzarmen bat sinatuko da: “gure helburua etenik gabe ondare honi dagokion balioa ematea eta lau haizeetara zabaltzea da”.

Zaharberritze prozesu hau bukatu orduko, Amasa eta Villabonaren batasunaren (1619-2019) 400. urteurreneko ospakizunen barruan kokatuko da, eta hainbat informazio panel kokatuko dira labeen historia azaltzeko. Horrez gain, OSATUZ programak Aranerrekako bidearen konponketa ere kontuan hartzen du, ondorioz, hilabete gutxian, gune honek ere kalitatea irabaziko du.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu